200 lagunentzako lekua zegoen NOAUA! Kultur Elkarteak eta Usurbilgo Udalak antolaturiko Udajolasen. Aisialdi ekimenean 200 lagunek eman zuten izena apirilaren 25ean hasi eta maiatza hasierara arte. Ekimen honi buruzko argibideak ohi bezala, urteroko guraso bileran eskainiko ditugu. Aurtengoa, astearte honetan, ekainaren 21ean arratsaldeko 17:00etan hasiko da Sutegiko auditorioan. Uztailaren 4tik 29ra luzatuko da Udajolas; astelehenetik ostiralera, lau orduz, 9:30-13:30 artean. 4-12 urte arteko haur eta gaztetxoei zuzendua dago Udajolas, HH3-LH6 mailen artean ikasten ari direnei.
Ziortzaren kanpamendua muntatzeko lanak
Bestalde, uztailerako Peñaloscintosen (Errioxa) antolatu duen udako kanpaldira begirako prestaketa lan betean da Ziortza. Guraso bilera egin zuten iragan astean. Azpiegiturak muntatzeko eguna finkatua dute jada. Laguntzarako deia plazaratu dute.
-Ekainak 25: kanpaldiaren muntaketa Peñaloscintosen (Errioxa).
-Abuztuak 6: kanpaldiaren desmuntaketa Peñaloscintosen (Errioxa).
Izen ematea: ziortzage@gmail.com