Udalbatzarra gaur, ohi baino astebete lehenago

Noaua Aldizkaria 2022ko eka. 23a, 07:09

Ekainaren 30ean egokitzen zen berez, baina jaiak tarteko, astebete aurreratu dute hilabete honi dagokion osoko ohiko bilkura.

Izatez hilero azken ostegunetan izaten da ohiko udalbatzarra. Ekainekoa ordea, Usurbil jai giro betean dela ospatu beharko litzateke eta astebete aurreratzea erabaki dute. Ostegun honetan, hilaren 23an izango da, data aldaketa horregatik ezohiko izaera duen osoko bilkura. Betiko orduan eta lekuan; arratsaldeko 18:00etan hasita, Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoan.

Honako hauek izango dira udal ordezkariek ahotan hartuko dituzten hizpideak:

UDALBATZARRA
Eguna: ekainak 23, osteguna.
Ordua: 18:00.
Tokia: udalbatza aretoa.
Deitzailea: Usurbilgo Udala.
Gai-zerrenda:
1-Aurreko bilkuretako akten onespena:
1.1.-2022ko apirilaren 28ko bilkurako akta.
1.2.-2022ko maiatzaren 26ko bilkurako akta.
2-Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2022ko maiatzaren 24tik ekainaren 17ra (2022/556-2022/672).
3-Udal langileak hautatzeko prozesuetan tasa berri bat ezartzea.
4-"Harrera" elkarte asistentzialari lokal baten lagapena egitea.
5-Linea 3000, S.L.ri "Ahots eta datu komunikaziorako sarearen beharrezko elektronika hornitzea, sarearen mantentzea eta laguntza teknikoko lanak burutzea, sarearen kudeaketa eta instalakuntza zerbitzuak emateko" kontraturako jarritako bermea itzultzea.
6-Galdera eta eskaerak.