Sareren mobilizazioa gaur

Noaua Aldizkaria 2022ko eka. 24a, 09:35

Hilero moduan, Sarek deitutako azken ostiraleko elkarretaratzea 20:00etan Mikel Laboa plazan.

Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko mobilizazioa deitu du Sarek hilero moduan, ostiral honetan, ekainaren 24an arratsaldeko 20:00etan Mikel Laboa plazan.

Kalejira eta zikiro-jana jaietan
Gogoan izan, euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko bi hitzordu antolatu direla datozen Usurbilgo jaietan, uztailaren 2an hain zuzen. Eguerdiko 12:00etan hasita, kalejira Matraka elektrotxarangako kideekin. Eta segidan, zikiro-jana 14:00etan hasita Askatasuna plazan. Agortu ez badira, txartelak Bordatxon, Txirristran eta Txiribogan dituzue salgai: helduenak 30 eurotan; ikasleenak eta langabetuenak, 20 eurotan.