Kalezarko jaiak

Euriak laburtu bai baina ez du eragotzi oilasko biltzaile txikien irteera

Noaua Aldizkaria 2022ko eka. 25a, 13:22

Eguraldiak baldintzatu bai baina ez du eragotzi oilasko biltzaile txikien irteera.

Euriari aurpegi ezinhobea erakutsiz, festa giroarekin erantzun diote larunbat goizeko 10:00ak alderako Kalezarko plazan bildu direnek. Guraso eta haurrak, oilasko biltzaile txikien irteerari ekiteko prest ziren Jai Batzordeak egokitutako karpa azpian. Euria gogotik ari zuen. Zer egin erabakitzeko tartea hartu ostean, zalantzarik gabe, aurreikusitakoa betetzen ahalegindu dira. Talde argazkia atera, esnadei gisa suziri pare bat jaurti eta dantzan ekin diote goizari trikitilarien erritmora.

Euri zaparradak ibilbidea laburtzera derrigortu ditu, baina abiatu kalejiran abiatu ahal izan dute segidan. Aterkipean bai, giro grisari aurpegi onena, jai giroarena erakutsiz. Auzo elkarteak Haranen duen egoitzaraino kalejiran joan dira trikitilariak bidelagun zituztela. Helmugan, hamaiketako eder askoaz gozatu ahal izan dute.

Jaietan segiko dute Kalezarren igandea agortu arte.

KALEZARKO JAIAK
Ekainak 25, larunbata:
14:00 Oilaskobiltzaile txikien bazkaria.
16:00 Mus txapelketa (izen ematea 15:30ean itxiko da).
17:00 Herriko dantzariak.
Jarraian, buruhandiak.
19:30 Patata tortila txapelketa.
Gauean:
00:00 Gogo-Gozo erromeria.
Jarraian, Dj Hama.

Ekainak 26, igandea: Umeen Eguna
10:00 Umeen Krosa.
11:30 Jolasak.
16:00 Tailerrak.
18:30 Txokolatada.
19:00 Dj GorkaMendiren eskutik dantzaldia.

Antolatzailea: Kalezarko Jai Batzordea.