Usurbilgo jaiak

Feriagunea eraikitzen hastera doaz, anbulatorioko aparkalekua hutsik uzteko deia

Noaua Aldizkaria 2022ko eka. 25a, 08:00

Anbulatorio ondoko aparkalekua feriagunea izango da datozen Usurbilgo jaietan. Aparkalekua hutsik uzteko deia egin du Udaltzaingoak.

Usurbil jaietarako prestatzen, eraldatzen nola doan ikusiko dugu egunotan. Itxuraz egokituko den eremuetako bat anbulatorio ondoko aparkalekua izango da. Ohi bezala, feriagunean bilakatuko dute. Eta hortik Udaltzaingoak sarreran egokitu duen albiste honi atxikitako irudiko mezua. Aparkalekua larunbat hau agurtu aurretik uzteko deia egin dute. Aipatu moduan, feriagunea kokatuko dute bertan.

Festak girotuko dituzte anbulatorio ondotik. Eta adi, garai batean bezala, bi egunetan prezio bereziak iragarri dituzte, bai uztailaren 1eko Haurren Egunean, baita festak amaitu osteko astelehenean ere. Santixabelak agurtu arren, uztailaren 4an martxan segiko baitu feriaguneak.

USURBILGO JAIAK
Ekainak 29, asteazkena
16:00 Pala-txapelketa: kirol egokituen erakustaldia eta binakako finala.
18:00 Jaixkipe txaranga, frontoitik abiatua.
19:00 Txupinazoa eta ikurrinaren igoera, Usurbilgo odol-emaile elkartekoen eskutik.
Ondoren, erraldoi eta buruhandiak.
20:30 Gazte txupinazoa eta topa txosnetan.
23:30 Ameba, Viafara eta Tzar, txosnetan.

Ekainak 30, osteguna
06:00 Oilasko-biltzaileen gosaria eta irteera, txosnetatik abiatuta.
11:00 Haur eta gaztetxoentzako III. Kolore Festa.
14:00 Oilasko-biltzaileen itzulera eta bazkaria.
Ondoren, oilasko-biltzaileen jolasak.
17:00 Euskal preso eta iheslarien aldeko trikipoteoa, txosnetatik abiatuta.
18:00 Dantza emanaldia, Orbeldi dantza taldearekin.
19:00 Buruhandiak.
19:30 Bertsolariak frontoian: Joanes Illarregi, Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal eta Unai Iturriaga. Gai jartzailea, Amaia Agirre.
20:30 Diskofesta eta karaokea Gaztelekuan, 12-16 urtekoentzat.
22:30 Laket taldea frontoian.
00:30 Bertsio gaua txosnetan.

Uztailak 1, ostirala
09:45 Haur eta gazteei harrera, udaletxean. Zatoz koadrodun zapi urdina lepoan duzula, haurren eguneko abestia dantzatzera!
10:00-14:30 Jolas-parkea, frontoian.
10:00-12:00 Ginkana, LH1etik LH4ra.
10:00-12:00 Gaztetxoentzako erronka LH5etik DBH2ra.
11:00-14:00 Txutxu trena.
11:00-12:00 Gazte jolasak.
14:00 Gazte-bazkaria txosnetan. Bazkalostean, bingo musikatua eta Aztarricup-eko sari banaketa.
14:30 Umeen bazkaria Artzabalen.
15:30-17:30 Gorkamendi Dj.a Artzabalen.
17:00-22:00 Sexu erasoen aurkako Emaginen gunea.
17:30 Txokolate jatea Artzabalen.
15:30-17:30 Txutxu trena.
18:00 Zutik elektrotxaranga.
18:30 Erraldoi eta buruhandiak.
18:30 Herri-kirolak. Herriko bi talde lehian: txinga, trontza, aizkora, korrika, giza proba, harrijasotzea.
23:00 Anje Duhalde frontoian.
Jarraian, Perlata eta Skabidean txosnetan.

Uztailak 2, larunbata
09:00 Esnadeia txistulariekin.
12:00 Soka-dantza, udaletxe aurrean.
Ondoren, lore eta salda banaketa.
12:00 Preso eta iheslarien eskubideen aldeko kalejira, Matraka elektrotxarangak lagunduta.
14:00 Zikiro-jana, Askatasuna plazan.
17:00-21:00 Eraso sexisten aurkako Emaginen gunea.
17:30 Sokamuturra Udarregin.
18:00 Tik Tara taldea txosnetan: saltsa, sona, runba…
18:30 Erraldoi eta buruhandiak.
19:30 Laskotxaranga.
23:00-03:00 Beldur Barik gunea.
23:00 Odolaren Mintzoa, Skasti frontoian.
Ondoren, Kristonak, Rukula eta Dj Kixo txosnetan.

Uztailak 3, igandea
06:30 Elektroenzefalograma elektrotxaranga.
09:00 Gaupaseroen argazkia.
11:00-13:00 Toka-txapelketa eta Santixabel Igel Jokoa, Artzabalen.
11:00-13:00 Puzgarriak: ikastolan, udaletxe aurrean eta Askatasuna plazan.
12:30 Usurbilgo joaldunak.
14:00 Jubilatuen bazkaria, Atxega Jauregian.
16:00 Mus txapelketa txosnetan.
16:00-18:30 Puzgarriak: ikastolan, udaletxe aurrean eta Askatasuna plazan.
17:00 Esku-pilota txapelketako finalak.
18:00 Usurbilgo runba, bachata dantza taldearen emanaldia eta herritar guztientzako dantza gonbidapen irekia Artzabalen.
19:00 Paella jana txosnetan.
19:00 Puro Relajo musika taldea Artzabalen.
23:00 Amaiera emanaldia eta traka.
00:00 Silitia taldea txosnetan. Ondoren, mozorro festa karaokearekin txosnetan.

Antolatzailea: Santixabeletako Jai Batzordea.