Sutegi udal liburutegia ere udako ordutegian

Noaua Aldizkaria 2022ko eka. 27a, 08:04

Astelehen honetatik irailera arte udako ordutegia izango du indarrean Sutegi udal liburutegiak. Asteotan beste hainbat zerbitzuk ere urte garai honetara egokituko dute jendaurreko jarduera.

Sutegi udal liburutegia
Ekainaren 27tik aurrera udako ordutegia izango du indarrean Sutegi udal liburutegiak. Tarte honetan, astelehenetik ostiralera 9:30-14:00 artean irekiko dute. Uztaileko astelehenetan goiz eta arratsaldez zabalduko dute; 9:30-14:00 artean eta 17:00-19:00 artean. Urrira arte (uztailean, abuztuan eta irailean) itxita egongo da udal liburutegia larunbatetan. Informazio gehiago: biblioteka@usurbil.eus/ 943 360 693 / Irazu, 14 / 688 625 477 (whatsapp zerbitzua).

Oiardo Kiroldegia
Uztailean eta abuztuan udako ordutegia izango du indarrean Oiardo Kiroldegiak:
-Lanegunak: 7:00-13:00/15:30-20:15 (Igerilekuaren itxiera ordua: 12:45/20:00).
-Larunbatak, igandeak eta jai egunak: 9:00-13:00 (Igerilekuaren itxiera ordua: 12:45).

Informazio gehiagorako:
943 37 24 98
kirola@usurbil.eus
bpxport.es
Facebook: @oiardokiroldegia
Twitter: @oiardokiroldegi

Bus-taxia
Uztailaren 4an jarriko du martxan udalerriko txoko ezberdinak lotzen dituen Usurbilgo Udalaren eta  Behemendi Landa Garapen Elkartearen doako garraio zerbitzuak udako ordutegia. Urtero moduan, goizez bakarrik ibiliko da bidean, arratsaldeetan ez uztaila osoan. Abuztuan "Bidez Bide" izeneko zerbitzu hau etenda egongo da, baita jai egunak izateagatik uztailaren 1ean eta 25ean. Irailaren 1etik aurrera ohiko ordutegira itzuliko da. Uztailari dagokionean ordu tarteotako zerbitzuak eskaintzen segiko du: 7:30-8:40, 10:30-11:40 eta 13:30-14:30 artekoak hain zuzen. Arratsaldekoak (15:30/19:00) bertan behera geratuko dira. Informazio gehiagorako deitu 630 643 596 telefono zenbakira. Ordutegi osoa hemen kontsulta dezakezue: Bidez Bide

Kzgunea
Ekainaren 30era arte 9:00-13:00 artean zabalduko dute Usurbilgo KzGunea. Uztailean arratsaldez, 16:00-20:00 artean eta abuztuan itxita egongo da. Irailaren 1ean irekiko dute berriz. Informazio gehiagorako:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net

Garbigunea
Atallu industriagunean kokatua dagoen zerbitzuko ordutegia urte garai honetara egokitu ohi dute urtero:
-Uztailaren 15era arte: astelehenetik ostiralera, 10:15-12:50 eta 16:00-18:50 artean zabalik; larunbatetan, 09:00-12:50 artean irekiko dute. Igande eta jai-egunetan itxita.
-Uztailaren 15etik irailaren 15era: astelehenetik ostiralera, 10:15-12:50 artean eta 16:00-18:20 artean. Larunbatetan, 09:00-12:50 artean. Igande eta jai-egunetan itxita.

Euskotren
Ekainaren 20az geroztik indarrean du Euskotren-ek udako ordutegi berria. Urtero moduan, Usurbil zeharkatzen duen zerbitzua indartu egingo dute udako asteburu eta jaiegunetan. Urtean zehar 60 minuturo izaten da tren zerbitzua, uda parte honetan 30 minuturo. Informazio gehiago:
euskotren.eus
944 333 333