Koronabirusa

Goranzko bidean intzidentzia, 488,12tik 667,10ra igo da azken astean

Noaua Aldizkaria 2022ko eka. 27a, 12:37

667,10ean da 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentzia. 17 kasu berri hauteman ditu Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak udalerri honetan azken astean.

Hirugarren astez segidan gorantz koronabirusaren intzidentzia Usurbilen. 227,79an zen ekainaren 12an, 488,12raino igo zen hilaren 19an eta azken 24 orduotan, 667,10raino. Azken astebetean 17 covid19 kasu berri hauteman ditu Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak udalerri honetan. Ekaina hasieratik 52 izan dira gutxienez, 54 izan ziren maiatzean. Gutxiago, 39 apirilean, neguko "olatuaren" ostean. 84 kasu identifikatu zituzten martxoan, 113 izan ziren otsailean, 681 urtarrilean.

Koronabirusaren intzidentziaren igoera orokorra izan da bai eskualdean, baita Gipuzkoan ere. Segidan dituzue Osasun Sailak astelehen honetan kaleraturiko azken datuen berri.


Kasu berriak
Martxoak 1: 0.
Martxoak 2: 6.
Martxoak 3: 1.
Martxoak 4: 3.
Martxoak 5: 2.
Martxoak 6: 2.
Martxoak 7: 0.
Martxoak 8: 2.
Martxoak 9: 4.
Martxoak 10: 4.
Martxoak 11: 3.
Martxoak 12: 0.
Martxoak 13: 4.
Martxoak 14: 0.
Martxoak 15: 6.
Martxoak 16: 1.
Martxoak 17: 5.
Martxoak 18: 10.
Martxoak 19: 1.
Martxoak 20: 0.
Martxoak 21: 4.
Martxoak 22: 6.
Martxoak 23: 1.
Martxoak 24: 1.
Martxoak 25: 3.
Martxoak 26: 2.
Martxoak 27: 0.
Martxoak 28: 3.
Martxoak 29: 3.
Martxoak 30: 4.
Martxoak 31: 3.
Apirilak 1: 1.
Apirilak 2: 0.
Apirilak 3: 1.
Apirilak 4: 2.
Apirilak 5: 2.
Apirilak 6: 1.
Apirilak 7: 2.
Apirilak 8: 0.
Apirilak 9: 1.
Apirilak 10: 0.
Apirilak 11: 6.
Apirilak 12: 1.
Apirilak 13: 2.
Apirilak 14: 1.
Apirilak 15: 1.
Apirilak 16: 0.
Apirilak 17: 0.
Apirilak 18: 1.
Apirilak 19: 2.
Apirilak 20: 1.
Apirilak 21: 0.
Apirilak 22: 2.
Apirilak 23: 0.
Apirilak 24: 0.
Apirilak 25: 4.
Apirilak 26: 4.
Apirilak 27: 2.
Apirilak 28: 0.
Apirilak 29: 1.
Apirilak 30: 0.
Maiatzak 1: 0.
Maiatzak 2: 1.
Maiatzak 3: 1.
Maiatzak 4: 0.
Maiatzak 5: 0.
Maiatzak 6: 4.
Maiatzak 7: 0.
Maiatzak 8: 0.
Maiatzak 9: 4.
Maiatzak 10: 6.
Maiatzak 11: 0.
Maiatzak 12: 4.
Maiatzak 13: 2.
Maiatzak 14: 0.
Maiatzak 15: 1.
Maiatzak 16: 0.
Maiatzak 17: 9.
Maiatzak 18: 4.
Maiatzak 19: 3.
Maiatzak 20: 0.
Maiatzak 21: 0.
Maiatzak 22: 0.
Maiatzak 23: 2.
Maiatzak 24: 5.
Maiatzak 25: 0.
Maiatzak 26: 3.
Maiatzak 27: 0.
Maiatzak 28: 1.
Maiatzak 29: 1.
Maiatzak 30: 2.
Maiatzak 31: 1.
Ekainak 1: 3.
Ekainak 2: 1.
Ekainak 3: 1.
Ekainak 4: 0.
Ekainak 5: 0.
Ekainak 6: 1.
Ekainak 7: 0.
Ekainak 8: 2.
Ekainak 9: 0.
Ekainak 10: 2.
Ekainak 11: 1.
Ekainak 12: 0.
Ekainak 13: 3.
Ekainak 14: 6.
Ekainak 15: 5.
Ekainak 16: 3.
Ekainak 17: 5.
Ekainak 18: 2.
Ekainak 19: 0.
Ekainak 20: 1.
Ekainak 21: 3.
Ekainak 22: 4.
Ekainak 23: 4.
Ekainak 24: 3.
Ekainak 25: 2.
Ekainak 26: 0.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu berdean
Urriak 16: 47,56.
Urriak 17: 47,56.

Eremu horian
Urriak 24: 79,26.
Urriak 31: 142,68.
Azaroak 7: 110,97.
Azaroak 14: 190,23.

Eremu gorrian
Azaroak 17: 475,59.
Azaroak 21: 745,09.
Azaroak 24: 1078,00.
Azaroak 28: 1.299,94.
Abenduak 1: 1.410,91.
Abenduak 5: 1.474,32.
Abenduak 8: 1.426,76.
Abenduak 12: 1.712,11.
Abenduak 15: 1886,49.
Abenduak 19: 2029,17.
Abenduak 22: 2266,96.
Abenduak 26: 2821,81.
Abenduak 29: 3265,94.
Urtarrilak 2: 4201,01.
Urtarrilak 6: 4613,19.
Urtarrilak 9: 5231,45.
Urtarrilak 12: 5580,22.
Urtarrilak 16: 5548,51.
Urtarrilak 19: 5389,98.
Urtarrilak 23: 4676,60.
Urtarrilak 26: 4407,10.
Urtarrilak 30: 4327,84.
Otsailak 2: 4232,72.
Otsailak 6: 3852,25.
Otsailak 9: 2980,34.
Otsailak 13: 1902,35.
Otsailak 16: 1284,08.
Otsailak 20: 697,53.
Otsailak 23: 523,15.
Otsailak 27: 317,06.
Martxoak 2: 364,62.
Martxoak 6: 380,47.
Martxoak 9: 428,03.
Martxoak 13: 539,00.
Martxoak 16: 507,29.
Martxoak 20: 634,12.
Martxoak 23: 713,38.
Martxoak 27: 634,12.
Martxoak 30: 634,12.
Apirilak 3: 507,29.
Apirilak 10: 374,23.
Apirilak 18: 292,87.
Apirilak 24: 276,60.
Maiatzak 1: 276,60.
Maiatzak 8: 276,60.
Maiatzak 15: 374,23.
Maiatzak 22: 536,93.
Maiatzak 29: 455,58.
Ekainak 5: 325,41.
Ekainak 12: 227,79.
Ekainak 19: 488,12.
Ekainak 26: 667,10.

Intzidentzia gorantz eskualde osoan
Intzidentziak goranzko bidean segitzen du baita Lasarte-Usurbil osasun eremuan; 518,97tik 628,03raino igo da azken astebetean. Eremu gorrian da. Azken astean, 78 berri antzeman dituzte zonalde honetan (89 aurrekoan). Buruntzaldean ere gorantz intzidentzia: Andoainen 396,88tik 517,96ra; Astigarragan 240,93tik 325,96ra; Hernanin 291,43tik 437,15ra; Lasarte-Orian 549,39tik 653,05ra; Urnietan 291,64tik 405,06ra; eta Usurbilen 488,12tik 667,10ra:
-Andoain: 517,96 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,31. Azken 7 egunetan 50 kasu). 
-Astigarraga: 325,96 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,35. Azken 7 egunetan 13 kasu). 
-Hernani: 437,15 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,50. Azken 7 egunetan 48 kasu). 
-Lasarte-Oria: 653,05 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,19. Azken 7 egunetan 62 kasu).
-Urnieta: 405,06 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,39. Azken 7 egunetan 14 kasu). 
-Usurbil: 667,10 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,37. Azken 7 egunetan 17 kasu).  

469,20ko intzidentzia Gipuzkoan
Eremu gorrian segitzen duen Gipuzkoan ere gorantz egin du koronabirusaren intzidentziak azken astean; 367,93tik 469,20ra. Azken 7 egunotan 1.903 kasu berri zenbatu dituzte (1.470 ekainaren 13tik 19ra). Gipuzkoako mapa modu honetan da: eremu gorrian udalerri gehienak (71, aurreko astean baino 12 gehiago), 2 laranjan (aurrekoan baino 8 gutxiago), bakar bat ere ez horian (aurrekoan baino 1 gutxiago) eta 15 berdean (aurreko astean baino 3 gutxiago).

Ekainaren 26an 399 kasu eta 5.543 kasu azken aste osoan (4.395 ekainaren 13tik 19ra) detektatu dituzte EAE-n. Haietatik 3.539, 60 urtetik gorakoen artean. Positibotasuna %22koa izan da azken 24 orduotan (%17,2koa ekainaren 19an), baina iragan astean zehar %30ekoa izatera ere heldu zen. 371,28tik 453,13ra gehitu da 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia. 13tik 12ra murriztu da ZIU-n dauden herritarren kopurua. Igo da baita ospitaleratu kopurua; 342tik 410era. Azken astean 30 pertsona hil dira covid19-ak jota EAE-n, aurreko astean baino 9 gehiago. Pandemian EAE-n hildakoak guztira 7.131 (+69) izan dira, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren arabera.

Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 1.12koa da gaur.  

Informazio gehiago hemen: covid19