Usurbilgo jaiak

Jaien hasiera ekitaldiaren ostean, txosnak irekitzeko gazte txupinazoa

Noaua Aldizkaria 2022ko eka. 27a, 15:38

Euskal mozorroak soinean, ezustekoak izango dituen gazte txupinazora joateko deia egin du Xauxar Txosna Batzordeak. Ekainaren 29an, arratsaldeko 20:30etan ospatuko den hitzorduarekin irekiko dituzte Mikel Laboa plazako txosnak.

Udaletxeko balkoikoa jaurti eta gutxira, ekainaren 29an asteazkena 20:30ean irekiko da txosnagunea, gazte txupinazoarekin; irekiera girotua izango da, topa eta sorpresekin. 

Hasteko, “Oraina guria denk!” aldarripean, txosnagunean eskuragarri izango diren zapiekin eta Nafarroako inauterietako nahiz maskaraden inguruko jantziekin girotua agertzeko deia egin dute. Era honetan, “gazte mugimendua zer den erakutsi nahi zaio herriari, jendea gazte mugimenduko kide sentiaraztea, gure ekintzetan parte hartzea”, antolatzaileek NOAUA!ri adierazi diotenez. Gazte sentitzen den ororekin talde argazki handi bat aterata ekin nahi diete ate joka ditugun Usurbilgo festei. 

Xauxar Txosna Batzordetik eskaintza zabala prestatu dute ekainaren 29an hasi eta uztailaren 3ra arte luzatuko diren jaietarako. Hemen gazte egitaraua: