Xauxar txozna batzordekoak ere prest dira jaien itzulerari ekiteko. Albiste honi atxikitako argazkian duzue, prest dute jada Mikel Laboa plazako eremua bost eguneko parranda girorako. Asteazken honetan irekiko dute gunea, 20:30etarako iragarri duten gazte txupinazoarekin. Irekiera girotua izango da, topa eta sorpresekin.
Zer modutan jantzita agertu proposatu dute jada; batetik, soinean Nafarroako inauterietako edota maskaradei lotutako osagaiekin. Eta lepoaren bueltan, “Oraina guria denk!” aldarria daramaten zapiekin. Gazte mugimenduko eragileen irudiak dituzten zapiok eskuragarri izango dira gaurtik txosna gunean bertan.
Gazte txupinazoan, gazte sentitzen den ororekin talde argazki handi bat atera nahi dute eta hitzordu honen bidez, “gazte mugimendua zer den erakutsi nahi zaio herriari, jendea gazte mugimenduko kide sentiaraztea, gure ekintzetan parte hartzea”, antolatzaileek NOAUA!ri adierazi diotenez.
Xauxar Txosna Batzordetik eskaintza zabala prestatu dute ekainaren 29an hasi eta uztailaren 3ra arte luzatuko diren jaietarako: kontzertuak, oilasko biltzaileak, kalejirak, Gazte Eguna... Hemen gazte egitaraua: