Etenik gabeko bost festa egunetarako prest? Gau eta egun ospakizunek ez dute etenik izango. Albiste honetan gautxorientzako egitaraua nabarmendu nahi dugu, izango da eta zer ikusi eta entzuteko aukera kontzertuetan. Aipatzekoa, Jai Batzordeak herriko taldeen alde egin duen apustua; herriko musikariak bilduko dituen Bertsio Gauarekin batera, Ameba, Viafara, Odolaren Mintzoa edota Rukula izango ditugu festetako oholtza gainetan. Oholtza gainetan diogu, bi kontzertu eremu egokituko dituztelako; bat, jada jarria dagoen Mikel Laboa plazako txosnagunean. Bestea, frontoian kokatuko dute.
Festetako gau gehienetan, lehenbizi pilotalekuan ospatuko dira lehen kontzertuak eta emanaldi hauei txosnetan emango zaie segida. Herritik kanpoko taldeei dagokienean, Anje Duhalderen itzulera nabarmendu behar, agur bira betean den Skastiren kontzertua. Eskean Kristo eraberritua, Kristonak ere bisitan izango ditugu Usurbilgo jaietan. Eta emanaldi gehiago baita, hemen kontzertu gauen egitaraua:
USURBILGO JAIAK: kontzertu gauak
Ekainak 29, asteazkena
23:30 Ameba, Viafara eta Tzar, txosnetan.
Ekainak 30, osteguna
22:30 Laket taldea frontoian.
00:30 Bertsio gaua txosnetan.
Uztailak 1, ostirala
23:00 Anje Duhalde frontoian.
Jarraian, Perlata eta Skabidean txosnetan.
Uztailak 2, larunbata
23:00 Odolaren Mintzoa, Skasti frontoian.
Ondoren, Kristonak, Rukula eta Dj Kixo txosnetan.
Uztailak 3, igandea
00:00 Silitia taldea txosnetan. Ondoren, mozorro festa karaokearekin txosnetan.