Uztaileko EROskopoa

Noaua Aldizkaria 2022ko eka. 29a, 08:07

Hilabete honetako EROskopoa hemen da! Barretartiak ipini ditu orakuluaren hitzak paperean eta Ainara Azpiazu Aduriz Axpi marrazkilariak osatu ditu horoskopoko irudiak.

ARIES
Etxeko txiki eta gazteak oporretan daude eta zu inbidiatan... Hileko aholkua: Eskerrak laster Udajolas hasiko den!

TAURUS
Sentsibilitatea lantzea ondo etorriko zaizu; azken aldian zakar samar zabiltza eta. Hileko aholkua: Haserre edo urduri dagoenean norbait ez iezaiozu esan lasaitzeko!

GEMINIS
Santixabeletako maskota zelataria dema-plazan ikusi duzu eta festak ospatzeko irrikatan zaude dagoeneko. Hileko aholkua: Gora Santixabelak!

CANCER
Maitasun asko jasoko duzu hilabete honetan, eta horrek behar duzun laguntza emango dizu zure buruari jarri dizkiozun erronkei aurre egiteko. Hileko aholkua: Antolatu urtebetetze festa mundiala!

LEO
Hondartzak eta itsasoak bilatzen duzun lasaitasuna eta oreka emango dizute. Hileko aholkua: Baina ez sartu tripa ezagun batekin aurkitzen zaren bakoitzean, bestela akabo bakea!

VIRGO
Gogoa zaude oporrak hartzeko, baina azken ahalegin bat egin beharko duzu. Hileko aholkua: Hala ere, lanera eguzkitako krema emanda joatea gehiegitxo da...

LIBRA
Udara ere ikasteko izan daiteke, bai. Hileko aholkua: UEUk eta JAKINek San Fermin egunean jardunaldi oso interesgarria prestatu dute Artzabalen. Hileko aholkua: Eta hamaiketako ederra ere bai!

SCORPIUS
Bihotza saltoka jartzen zaizu ikusten duzun bakoitzean, baina ez zara ausartzen. Hileko aholkua: “Eperrak” kanta elkarrekin dantzatzen baduzue, zurekin maiteminduko da.

SAGITARIUS
Esaerak dio usurbildar bat San Joanetatik San Praixkuetara festarik festa ibili daitekeela. Hileko aholkua: Frogatuko duzu hori egia dela? 

CAPRICORNIUS
Itsasoarekin kontuz ibili beharko duzu datozen egunetan, istripu bat izateko aukera handia duzu eta. Hileko aholkua: Kontuz bainujantzia lapurtzen dizuten olatuekin!

AQUARIUS
Kirol pixka bat egiten hastea ez zaizu gaizki etorriko, baina erakartzen dizun kirola aurkitu beharko duzu. Hileko aholkua: Pentsatu al duzu inoiz festetan buruhandi bezala ateratzea?

PISCIS
San Ferminak gain-gainean ditugu eta aurten ez duzu hutsik egin nahi. Dagoeneko jantzi txuria eta zapi gorri prest dituzu. Hileko aholkua: Kontuz ibili ez baduzu “pobre de mí” bukatu nahi.