2022ko egitasmoetarako

Dirulaguntzen ebazpenak kaleratu ditu Udalak

Noaua Aldizkaria 2022ko eka. 29a, 09:09

Dirulaguntzen behin-behineko ebazpenak kaleratu ditu Usurbilgo Udalak, asteazken honetako, ekainaren 29ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren bidez.

Guztira 12 udal dirulaguntza lerroren ebazpenak dira kaleratu dituztenak. Ebazpenok aipatu moduan, behin-behinekoak dira. Bihartik, ekainaren 30etik 10 eguneko alegazio epea zabalduko du Usurbilgo Udalak, uztailaren 14ra arte hain zuzen.

OHIKO KIROL EGITASMOAK BURUTZEKO 2022ko DIRULAGUNTZEN EBAZPEN PROPOSAMENA
Aurkezturiko eskaerak: 9.
Banatutako laguntza guztira: 50.000 euro.
Informazio gehiago: ekainaren 29ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

KIROL EGOKITUKO JARDUERAK BURUTZEKO DIRULAGUNTZAK
Aurkezturiko eskaerak: 1.
Banatutako laguntza guztira: 3.000 euro.
Informazio gehiago: ekainaren 29ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

KIROL ELKARTEENAK EZ DIREN KIROL JARDUERAK BURUTZEKO DIRULAGUNTZAK
Aurkezturiko eskaerak: 5.
Banatutako laguntza guztira: 999,36 euro.
Informazio gehiago: ekainaren 29ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

IGOGAILUAK INSTALATZEKO DIRULAGUNTZEN 2022KO EBAZPEN PROPOSAMENA
Aurkezturiko eskaerak: 11.
Banatutako laguntza guztira: 9.999,97 euro.
Informazio gehiago: ekainaren 29ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

ETXEBIZITZEN ALOKAIRURAKO 2022ko DIRU-LAGUNTZAK
Aurkezturiko eskaerak: 5.
Banatutako laguntza guztira: 3.500 euro.
Informazio gehiago: ekainaren 29ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

INGURUMENEKO 2022KO DIRULAGUNTZAK
Aurkezturiko eskaerak: 10.
Informazio gehiago: ekainaren 29ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZAKO 2022KO DIRULAGUNTZAK
Aurkezturiko eskaerak: 11.
Banatutako laguntza guztira: 12.772,46 euro.
Informazio gehiago: ekainaren 29ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

DESGAITASUNA EDOTA MENDEKOTASUNA DUTEN ADIN TXIKIKOEN OSASUN EGOERA HOBETZEKO TRATAMENDUETARAKO DIRULAGUNTZAK
Aurkezturiko eskaerak: 1.
Banatutako laguntza guztira: 144 euro.
Informazio gehiago: ekainaren 29ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

GIZARTE ZERBITZUEN ARLOAN EGITASMOAK BURUTZEKO DIRULAGUNTZAK
Aurkezturiko eskaerak: 15.
Banatutako laguntza guztira: 12.000 euro.
Informazio gehiago: ekainaren 29ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

2022KO KULTUR SORKUNTZARAKO EGITASMOAK GARATZEKO DIRULAGUNTZAK
Aurkezturiko eskaerak: 10.
Banatutako laguntza guztira: 23.754,28 euro.
Informazio gehiago: ekainaren 29ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

2022KO KULTUR EGITASMOAK GARATZEKO DIRULAGUNTZAK
Aurkezturiko eskaerak: 19 talde aurkeztu dira.
Banatutako laguntza guztira: 64.515,08 euro 18 talderen 83 ekintzentzat.
Informazio gehiago: ekainaren 29ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

DESERROTZE ETA BAZTERTZE SOZIALEKO ARRISKUAN DAUDEN PERTSONEN SENIDEEI ERANTZUTEKO DIRULAGUNTZAK
Aurkezturiko eskaerak: 0.
Banatutako laguntza guztira: 0 euro.
Informazio gehiago: ekainaren 29ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala