Azken orduko aldaketa jaien egitarauan. Adi, ostegun goiz honetan oilasko biltzaileen irteeran parte hartu asmo duzuenoi; goizeko 6:00etan jarria zuten berez, ohi bezala, txosnetan biltzeko hitzordua. Goiz euritsua iragarri dute ordea eta irteera lau orduz atzeratuko dute. Goizeko 10:00etan txosnetan elkartzeko deia egin berri dute.
Irteera ordua atzeratuta, esan beharrik ez, Aginagarainoko bidea ere ez dutela egingo, ibilbidea egokituko dute ordutegi berri honetara hain zuzen. Herri inguruan egingo dute bira. Eta bueltan izango dira bazkalordurako. Txosnetan bazkaldu eta bazkalosterako jolasak eta gero, euskal preso eta iheslarien aldeko trikipoteoa antolatu du Xauxar Txosna Batzordeak.
USURBILGO JAIAK
Ekainak 30, osteguna
10:00 Oilasko-biltzaileen gosaria eta irteera, txosnetatik abiatuta.
11:00 Haur eta gaztetxoentzako III. Kolore Festa.
14:00 Oilasko-biltzaileen itzulera eta bazkaria.
Ondoren, oilasko-biltzaileen jolasak.
17:00 Euskal preso eta iheslarien aldeko trikipoteoa, txosnetatik abiatuta.
18:00 Dantza emanaldia, Orbeldi dantza taldearekin.
19:00 Buruhandiak.
19:30 Bertsolariak frontoian: Joanes Illarregi, Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal eta Unai Iturriaga. Gai jartzailea, Amaia Agirre.
20:30 Diskofesta eta karaokea Gaztelekuan, 12-16 urtekoentzat.
22:30 Laket taldea frontoian.
00:30 Bertsio gaua txosnetan.