Usurbilgo jaiak

Dantzari eta bertsolariena, arratsalde partea

Noaua Aldizkaria 2022ko ekainaren 30a

Oilasko biltzaileak protagonista izan dituen jaien bigarren egun honetako goiza igarota, dantzari eta bertsolariena izango dugu arratsalde partea. Frontoia ekitaldion egoitza. Gau partean, Laket eta herriko musikariak Mikel Laboa plazako oholtza gainean.

USURBILGO JAIAK
Ekainak 30, osteguna

17:00 Euskal preso eta iheslarien aldeko trikipoteoa, txosnetatik abiatuta.
18:00 Dantza emanaldia, Orbeldi dantza taldearekin.
19:00 Buruhandiak.
19:30 Bertsolariak frontoian: Joanes Illarregi, Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal eta Unai Iturriaga. Gai jartzailea, Amaia Agirre.
20:30 Diskofesta eta karaokea Gaztelekuan, 12-16 urtekoentzat.
22:30 Laket taldea frontoian.
00:30 Bertsio gaua txosnetan.

Uztailak 1, ostirala
09:45
Haur eta gazteei harrera, udaletxean. Zatoz koadrodun zapi urdina lepoan duzula, haurren eguneko abestia dantzatzera!
10:00-14:30 Jolas-parkea, frontoian.
10:00-12:00 Ginkana, LH1etik LH4ra.
10:00-12:00 Gaztetxoentzako erronka LH5etik DBH2ra.
11:00-14:00 Txutxu trena.
11:00-12:00 Gazte jolasak.
14:00 Gazte-bazkaria txosnetan. Bazkalostean, bingo musikatua eta Aztarricup-eko sari banaketa.
14:30 Umeen bazkaria Artzabalen.
15:30-17:30 Gorkamendi Dj.a Artzabalen.
17:00-22:00 Sexu erasoen aurkako Emaginen gunea.
17:30 Txokolate jatea Artzabalen.
15:30-17:30 Txutxu trena.
18:00 Zutik elektrotxaranga.
18:30 Erraldoi eta buruhandiak.
18:30 Herri-kirolak. Herriko bi talde lehian: txinga, trontza, aizkora, korrika, giza proba, harrijasotzea.
23:00 Anje Duhalde frontoian.
Jarraian, Perlata eta Skabidean txosnetan.

Uztailak 2, larunbata
09:00
Esnadeia txistulariekin.
12:00 Soka-dantza, udaletxe aurrean.
Ondoren, lore eta salda banaketa.
12:00 Preso eta iheslarien eskubideen aldeko kalejira, Matraka elektrotxarangak lagunduta.
14:00 Zikiro-jana, Askatasuna plazan.
17:00-21:00 Eraso sexisten aurkako Emaginen gunea.
17:30 Sokamuturra Udarregin.
18:00 Tik Tara taldea txosnetan: saltsa, sona, runba…
18:30 Erraldoi eta buruhandiak.
19:30 Laskotxaranga.
23:00-03:00 Beldur Barik gunea.
23:00 Odolaren Mintzoa, Skasti frontoian.
Ondoren, Kristonak, Rukula eta Dj Kixo txosnetan.

Uztailak 3, igandea
06:30
Elektroenzefalograma elektrotxaranga.
09:00 Gaupaseroen argazkia.
11:00-13:00 Toka-txapelketa eta Santixabel Igel Jokoa, Artzabalen.
11:00-13:00 Puzgarriak: ikastolan, udaletxe aurrean eta Askatasuna plazan.
12:30 Usurbilgo joaldunak.
14:00 Jubilatuen bazkaria, Atxega Jauregian.
16:00 Mus txapelketa txosnetan.
16:00-18:30 Puzgarriak: ikastolan, udaletxe aurrean eta Askatasuna plazan.
17:00 Esku-pilota txapelketako finalak.
18:00 Usurbilgo runba, bachata dantza taldearen emanaldia eta herritar guztientzako dantza gonbidapen irekia Artzabalen.
19:00 Paella jana txosnetan.
19:00 Puro Relajo musika taldea Artzabalen.
23:00 Amaiera emanaldia eta traka.
00:00 Silitia taldea txosnetan. Ondoren, mozorro festa karaokearekin txosnetan.

Antolatzailea: Usurbilgo Jai Batzordea.