Udalaren lan deialdia

Udal kirol saileko burua hautatzeko zerrendak argitaratu, epaimahaia izendatu eta lehen ariketaren data finkatu dute

Noaua Aldizkaria 2022ko uzt. 5a, 08:06

Usurbilgo Udalaren Kirol Saileko burua hautatzeko prozesuari lotutako hainbat zehaztasun eskaini dituzte.

Nobedadeak "Kirol Saileko Buru plaza bat hornitzeko hautaketa-prozesuan". Usurbilgo Udalak abian jarritako deialdiaren baitan, "onartuen eta behin-behineko zerrenda, Epaimahai Kalifikatzailearen izendapena eta lehenengo ariketaren data" plazaratu ditu.

Zerrendei dagokienean, asteazken honetan, uztailaren 6an, zabalik izango da 10 lanegunez "behin-behineko zerrenden aurkako erreklamazioak aurkezteko" epea, astearte honetako (uztailak 5) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak berri eman duenez. Tarte horretan, erreklamaziorik aurkezten ez bada, "behin-behineko zerrendak behin betiko bihurtuko dira", ohartarazi du Usurbilgo Udalak.

Udalak abiarazitako prozesurako epaimahaia ere izendatu du Udalak eta lehen bi frogetarako hitzorduak ere finkatu dituzte. Uztailaren 29an izango dira, goizeko 9:00etan hasita Oiardo Kiroldegian.

Informazio gehiago, aipatu moduan, astearte honetako (uztailak 5) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.