Oraingo honetan, bi gai hizpide hartuko dituztela iragarri dute Usurbilgo Udaletik: batetik, fundazio gutunaren onarpena eta bestetik, lantaldeen eraketa. Gogoan izan, izen-emateko edota informazio gehiago jasotzeko bideok dituzue:
udal-erregistroa
info@ebkusurbil.eus
usurbil.eus/eu/energia
Gogoan izan, Energia Berriztagarrien Komunitate bat sortzen lagundu eta bultzatzen hasiak da Usurbilgo Udala herri honetan, Goiener kooperatiba bidelagun dutela. "Helburu nagusia izango da erregai fosilen erabilera gutxituko duten ekintzak garatzea, energia berriztagarrietan oinarritutako iturri alternatiboak sustatuz. Baita komunitatea ahaldundu, kontzientzia garatu eta energia gaietan informatzea ere, horrek guztiak energiaren kontsumo arduratsuagoa eta eraginkorragoa izan dadin lagunduko baitu".
Maiatzaren 3ko jendaurreko lehen aurkezpenaren ondotik, hainbat lan saio egiten ari dira herritarrekin, "herrian talde bat eratzeko ahaleginean". Orain arte egin idren bileren xehetasunak, dokumentazio gehiago edota izen-emateko fitxa atari honetan eskura daiteke: usurbil.eus/eu/energia