Interesa izan dezaketen baserritarrentzako deialdia. Artile bilketa zerbitzua antolatu dute Abelur, Lurgintza eta Behemendi elkartea kide duen Landaola elkarteek uztailaren 11n, 8:00-17:00 artean Oiartzungo udal-biltegian. Behemendik deialdi hau jasotzen duen gutuna helarazi die eskualde honetako baserritarrei.
Usurbilgo Udaletik zehaztu dutenez, zerbitzu hau baliatzeko bi baldintza bete beharko dira. Batetik, aurrez hitzordua eskatzea, 627 452 397 telefono zenbakian. Eta ordainketa egitea baita, Kutxabank-en ES98 2095 5029 1110 6295 0166 kontu zenbakian. Kontzeptuan norbere izen-abizenak eta baserria zeintzuk diren zehaztu beharko dira. "Ordainketa egin izanaren egiaztagiria erakutsi beharko diote bertako arduradunari", ohartarazi du Udalak. "Antolatzaileek jakinarazi dutenez, finantzaketaren zati bat Gipuzkoako Foru Aldundiak egingo du, eta, bestea, artzainek: zerbitzuaren kostua ardi-kopuruaren araberakoa izango da", gaineratu dute Udaletik. Artaldearen tamainaren araberako tarifak finkatu dituzte.