"Fruitu arbolen udako edo begiko txertaketa" saioa gaur

Noaua Aldizkaria 2022ko uzt. 8a, 08:03

Sagarrondotik Sagardora ikastaro zikloko hurrengo saioa, ostiral arratsalde honetan bertan.

Sagarrondotik Sagardora
"Fruitu arbolen udako edo begiko txertaketa" izeneko saioa iragarri du Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatibak ostiral honetarako, uztailak 8, 15:30-18:30 artean, Josu Osaren eskutik. Kimaketa praktikak bertako sagastietan egingo direla ohartarazi du antolakuntzak. Saiorako izena bideotatik eman daiteke: alkartasuna.eus / usurbilkultura.eus

KzGunea
Gogoan izan, arratsaldez zabalduko dute KzGunea astelehenetik ostiralera, uztailaren 29ra arte, 16:00-20:00 artean hain zuzen. Abuztuan itxita egongo da. Irailaren 1ean zabalduko dute berriz, goizez, 9:00-13:00 artean. Hemen iragarri dituzten hurrengo ikastaroen berri:
-Uztailak 15-29, 16:00-18:00: "Ofimatika tresnak-LibreOffice".
-Irailak 2-20, 9:00-11:00: "Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi".
-Irailak 21-30, 9:00-11:00: "Kudeatu zaitez Google aplikazioekin".
Informazio gehiago:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net

Jakin Jardunaldia: "EH2040: demografia, lurraldea, zaintza eta hizkuntza"
Egunak: uztailak 8.
Tokia: Artzabal.
Ordutegia: 9:00-13:00 artean uztailaren 8an.
Zehaztasunak: "Euskal Herria 2040an nolakoa izango da? Zer esaten digu prospektiba demografikoak? Zenbat jende biziko da? Gizarte zahar batera al goaz? Ze eragin du horrek zaintza ereduan eta pentsioetan? Eta lurralde orekan? Eta euskaran? Eta hirien antolaketan? Zein den etorkizuna eta zer nolakoa izan dadin nahi dugun jakin behar dugu etorkizun dagoenari aurre hartzeko".
Helburuak: "Demografia prospektibaren argitan, Euskal Herrian 2040an nolako izango den aztertu nahi dugu eta, horren aurrean, lurralde oreka, hizkuntzaren biziberritzea eta ongizate politiken eta zaintza ereduen demokratizazioa erdiesteko zer aukera dugun eta nola egin hausnartu".
Informazio gehiagorako: ueu.eus
Antolatzaileak: UEU, Jakin eta Usurbilgo Udala.
Egitaraua:

Uztailak 8, ostirala
09:30-10:15 Hitzaldia: Gari Goikoetxea, Kazetaria. UEMAko teknikaria.
10:15-11:00 Hitzaldia: Itsaso Olaizola, soziologoa.
11:00-11:30 Atsedenaldia.
11:30-12:15 Denen arteko elkarrizketa eta eztabaida saioa.
12:30-13:00 Ondorioak eta sagardoarekin topa.