2022-23 ikasturtea

Lanbide Heziketa, matrikulazio epearen atarian

Noaua Aldizkaria 2022ko uzt. 8a, 08:26

Onartuen behin behineko zerrendak argitaratu eta erreklamazio epea zabaldu du Zubietako ikastetxeak. Uztailaren 15ean zabalduko du matrikulazio epea, udaberrian aurrematrikulatu zirenentzat.

Bost "familia profesionalei" lotutako erdi eta goi mailako zikloak eskaintzen dituzte, euskaraz nahiz gazteleraz: Instalazioa eta Mantenua, Energia eta Ura, Administrazioa, Elektrizitatea eta Elektronika eta Mekanika. "Goi mailako zikloetan ingelesez ere egin daiteke heziketaren parte bat", ikastetxetik argitu dutenez. Horrez gain, "ikastaro eskaintza zabala du bai langileentzat, bai langabezian dauden pertsonentzat".

Lanbide Eskolatik unibertsitatera jauzi egin nahi duena trebatzeko STEAM Prestakuntza Osagarria eskainiko du Usurbilgo Lanbide Eskolak. Zubietan kokaturiko ikastetxetik berri eman dutenez, "ikasle hauei etorkizunean unibertsitatera joan ahal izateko beraien prestakuntza osatzeko aukera eman nahi die. Helburua, ikasleen artean STEAM gaitasunak (zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematika) indartzea da, etorkizuneko unibertsitate-prestakuntzara egokitzeko, ondoren lan mundura igaro ahal izateko".

2022-23 ikasturterako matrikulazio epea zabaltzear du Usurbilgo Lanbide Eskolak.

Egutegia
-Uztailak 8: onartuen behin behineko zerrendak.
-Uztailak 8-12: erreklamazio epea.
-Uztailak 14: onartuen behin betiko zerrendak.
-Uztailak 15-19: matrikulazioa.

Informazio gehiago:
Idazkaritzako ordutegia: 8:00-14:00 (8:00-18:00, matrikulazio egunetan)
943 364 600
lhusurbil.eus
adkomunikazioa@lhusurbil.eus