Ospatu berri ditugun Usurbilgo jaiak hasteko unean odol-emaileen elkartea omendu zuten. Herri eragile honek izan zuen Santixabelei ekiteko ohorea. Bilguneak egindako mende erdiko ibilbide hau hast zutenak oroitu zituzten baina baita emaile izan direnak ere. "Zuek gabe gure lanak ez du zentzurik", esanez eskertu zieten. "Zuek zarete biziak salbatzen laguntzaile", gogorarazi zieten. "Ajeak botata" datorren odol-emate saiora hitzartu gintuzten.
Izatez, bi hilean behin izan da odola emateko aukera Usurbilen, lehen astelehenetan. Uztailean egokitzen da urtero hitzorduotako bat. Baina Usurbilgo jaiak tarteko, bigarren astelehenera atzeratu ohi dute. Aurten ere bai. Beraz, datorren odol-ematea gaur, uztailaren 11n. Gogoan izan, aurrez odola eman dutenei hitzordua finkatuko zaie. Lehen aldiz odola ematen dutenek dei dezatela 943 007 884 telefono zenbakira.
ODOL-EMATEA
Eguna: uztailak 11, astelehena.
Ordutegia: 16:30-20:10.
Tokia: Udarregi Ikastola.
Zehaztasunak: odola emateko bete beharreko baldintzak:
-Aurrez odola eman dutenei hitzordua finkatuko zaie. Lehen aldiz odola ematen dutenek dei dezatela 943 007 884 telefono zenbakira.
-18-65 urte artean izatea.
-50 kilotik gora pisatzea.
-12 urte baino lehenago hepatitisa izan, kolesterol maila altua izan, baraurik egon ez edota ohiko botikaren bat hartzen baduzu ere, odola eman dezakezu.
-Emakumezkoek urtean gehienez hiru aldiz eman dezakete odola, gizonezkoek gehienez lautan. Odol emate baten eta hurrengoaren artean, gutxienez bi hilabeteko tartea igarotzen utzi beharra dago.
Informazio gehiagorako: donantesdesangre.eus
Deitzailea: Usurbilgo Odol Emaileen Elkartea.