Otsailaren 16an izan zuen koronabirusaren hedapenak Usurbilen hain intzidentzia altua. Egun hartan, 1284,08koa izan zen. Bost hilabete beranduago, 1383,01eko 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia du covid19-ak udalerri honetan, gaur (uztailak 11), Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak kaleratu dituen azken datuen arabera.
Iragan aste osoan, uztailaren 4tik 10era 52 kasu berri hauteman dituzte geure artean. Agerraldi berrien erdia baino gehiago, bi eguneko tartean, uztailaren 7an eta 8an. Osasun Sailak 17 eta 14 koronabirus kasu berri zenbatu zituen Usurbilen, hurrenez hurren aipatu bi egun horietan. Otsaila hasieratik egun bakar batean ez dira hainbeste kasu berri zenbatu udalerri honetan. Otsailaren 1etik 4ra, 14-15 kasu berri hauteman zituzten egun bakoitzean.
Zenbakiokin, uztaileko lehen hamar egunetan, gutxienez 63 koronabirus kasu berri zenbatu dituzte Usurbilen. Ekainean 85 izan genituen hilabete osoan. 54 izan ziren maiatzean, 39 apirilean. 84 martxoan, 113 otsailean eta 681 urtarrilean.
Usurbilen bezala, eskualde osoan ere gorantz egin dute nabarmen kasu berrien agerraldiek eta covid19-aren intzidentziak.
Kasu berriak
Martxoak 1: 0.
Martxoak 2: 6.
Martxoak 3: 1.
Martxoak 4: 3.
Martxoak 5: 2.
Martxoak 6: 2.
Martxoak 7: 0.
Martxoak 8: 2.
Martxoak 9: 4.
Martxoak 10: 4.
Martxoak 11: 3.
Martxoak 12: 0.
Martxoak 13: 4.
Martxoak 14: 0.
Martxoak 15: 6.
Martxoak 16: 1.
Martxoak 17: 5.
Martxoak 18: 10.
Martxoak 19: 1.
Martxoak 20: 0.
Martxoak 21: 4.
Martxoak 22: 6.
Martxoak 23: 1.
Martxoak 24: 1.
Martxoak 25: 3.
Martxoak 26: 2.
Martxoak 27: 0.
Martxoak 28: 3.
Martxoak 29: 3.
Martxoak 30: 4.
Martxoak 31: 3.
Apirilak 1: 1.
Apirilak 2: 0.
Apirilak 3: 1.
Apirilak 4: 2.
Apirilak 5: 2.
Apirilak 6: 1.
Apirilak 7: 2.
Apirilak 8: 0.
Apirilak 9: 1.
Apirilak 10: 0.
Apirilak 11: 6.
Apirilak 12: 1.
Apirilak 13: 2.
Apirilak 14: 1.
Apirilak 15: 1.
Apirilak 16: 0.
Apirilak 17: 0.
Apirilak 18: 1.
Apirilak 19: 2.
Apirilak 20: 1.
Apirilak 21: 0.
Apirilak 22: 2.
Apirilak 23: 0.
Apirilak 24: 0.
Apirilak 25: 4.
Apirilak 26: 4.
Apirilak 27: 2.
Apirilak 28: 0.
Apirilak 29: 1.
Apirilak 30: 0.
Maiatzak 1: 0.
Maiatzak 2: 1.
Maiatzak 3: 1.
Maiatzak 4: 0.
Maiatzak 5: 0.
Maiatzak 6: 4.
Maiatzak 7: 0.
Maiatzak 8: 0.
Maiatzak 9: 4.
Maiatzak 10: 6.
Maiatzak 11: 0.
Maiatzak 12: 4.
Maiatzak 13: 2.
Maiatzak 14: 0.
Maiatzak 15: 1.
Maiatzak 16: 0.
Maiatzak 17: 9.
Maiatzak 18: 4.
Maiatzak 19: 3.
Maiatzak 20: 0.
Maiatzak 21: 0.
Maiatzak 22: 0.
Maiatzak 23: 2.
Maiatzak 24: 5.
Maiatzak 25: 0.
Maiatzak 26: 3.
Maiatzak 27: 0.
Maiatzak 28: 1.
Maiatzak 29: 1.
Maiatzak 30: 2.
Maiatzak 31: 1.
Ekainak 1: 3.
Ekainak 2: 1.
Ekainak 3: 1.
Ekainak 4: 0.
Ekainak 5: 0.
Ekainak 6: 1.
Ekainak 7: 0.
Ekainak 8: 2.
Ekainak 9: 0.
Ekainak 10: 2.
Ekainak 11: 1.
Ekainak 12: 0.
Ekainak 13: 3.
Ekainak 14: 6.
Ekainak 15: 5.
Ekainak 16: 3.
Ekainak 17: 5.
Ekainak 18: 2.
Ekainak 19: 0.
Ekainak 20: 1.
Ekainak 21: 3.
Ekainak 22: 4.
Ekainak 23: 4.
Ekainak 24: 3.
Ekainak 25: 2.
Ekainak 26: 0.
Ekainak 27: 3.
Ekainak 28: 8.
Ekainak 29: 4.
Ekainak 30: 7.
Uztailak 1: 9.
Uztailak 2: 1.
Uztailak 3: 1.
Uztailak 4: 5.
Uztailak 5: 8.
Uztailak 6: 4.
Uztailak 7: 17.
Uztailak 8: 14.
Uztailak 9: 1.
Uztailak 10: 3.
Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu berdean
Urriak 16: 47,56.
Urriak 17: 47,56.
Eremu horian
Urriak 24: 79,26.
Urriak 31: 142,68.
Azaroak 7: 110,97.
Azaroak 14: 190,23.
Eremu gorrian
Azaroak 17: 475,59.
Azaroak 21: 745,09.
Azaroak 24: 1078,00.
Azaroak 28: 1.299,94.
Abenduak 1: 1.410,91.
Abenduak 5: 1.474,32.
Abenduak 8: 1.426,76.
Abenduak 12: 1.712,11.
Abenduak 15: 1886,49.
Abenduak 19: 2029,17.
Abenduak 22: 2266,96.
Abenduak 26: 2821,81.
Abenduak 29: 3265,94.
Urtarrilak 2: 4201,01.
Urtarrilak 6: 4613,19.
Urtarrilak 9: 5231,45.
Urtarrilak 12: 5580,22.
Urtarrilak 16: 5548,51.
Urtarrilak 19: 5389,98.
Urtarrilak 23: 4676,60.
Urtarrilak 26: 4407,10.
Urtarrilak 30: 4327,84.
Otsailak 2: 4232,72.
Otsailak 6: 3852,25.
Otsailak 9: 2980,34.
Otsailak 13: 1902,35.
Otsailak 16: 1284,08.
Otsailak 20: 697,53.
Otsailak 23: 523,15.
Otsailak 27: 317,06.
Martxoak 2: 364,62.
Martxoak 6: 380,47.
Martxoak 9: 428,03.
Martxoak 13: 539,00.
Martxoak 16: 507,29.
Martxoak 20: 634,12.
Martxoak 23: 713,38.
Martxoak 27: 634,12.
Martxoak 30: 634,12.
Apirilak 3: 507,29.
Apirilak 10: 374,23.
Apirilak 18: 292,87.
Apirilak 24: 276,60.
Maiatzak 1: 276,60.
Maiatzak 8: 276,60.
Maiatzak 15: 374,23.
Maiatzak 22: 536,93.
Maiatzak 29: 455,58.
Ekainak 5: 325,41.
Ekainak 12: 227,79.
Ekainak 19: 488,12.
Ekainak 26: 667,10.
Uztailak 3: 813,54.
Uztailak 10: 1383,01.
Intzidentzia nabarmen gorantz eskualde osoan
Intzidentziak goranzko bidean segitzen du baita Lasarte-Usurbil osasun eremuan; 628,03tik 834,87raino igo da azken astebetean. Eremu gorrian da. 229 kasu berri zenbatu dituzte iragan astean, aurrekoan baino (144) nabarmen gehiago. Buruntzaldean ere gorantz intzidentzia nabarmen: Andoainen 982,11tik 1231ra; Astigarragan 595,24tik 708,62ra; Hernanin 699,44tik 956,87ra; Lasarte-Orian 896,65etik 1477,14ra; Urnietan 583,28tik 664,29ra; eta Usurbilen 813,54tik 1383,01era:
-Andoain: 1231,00 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,25. Azken 7 egunetan 87 kasu).
-Astigarraga: 708,62 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,19. Azken 7 egunetan 21 kasu).
-Hernani: 956,87 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,37. Azken 7 egunetan 101 kasu).
-Lasarte-Oria: 1477,14 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,65. Azken 7 egunetan 174 kasu).
-Urnieta: 664,29 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,14. Azken 7 egunetan 19 kasu).
-Usurbil: 1383,01 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,70. Azken 7 egunetan 52 kasu).
950,64ko intzidentzia Gipuzkoan
Eremu gorrian segitzen duen Gipuzkoan ere gorantz egin du koronabirusaren intzidentziak azken astean; 682,44tik 950,64ra. Azken 7 egunotan 3.831 kasu berri zenbatu dituzte (3.033 ekainaren 2tik uztailaren 3ra). Gipuzkoako mapa modu honetan da: eremu gorrian udalerri ia denak (77, aurreko astean baino 3 gehiago), bakarra laranjan (aurrekoan baino bat gutxiago), bakarra horian (aurreko astean bezalaxe) eta 9 berdean (aurreko astean baino 2 gutxiago).
Uztailaren 10ean 1.742 kasu eta 9.531 kasu azken aste osoan (7.882 kasu ekainaren 26tik uztailaren 3ra) detektatu dituzte EAE-n. Haietatik 6.327, 60 urtetik gorakoen artean. Positibotasuna %29,6koa izan da azken 24 orduotan (%33,2koa uztailaren 3an), baina iragan astean zehar %40koa izatera ere heldu zen. 612,12tik 793,95era gehitu da 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia. 23tik 32ra igo da ZIU-n dauden herritarren kopurua. Igo da baita ospitaleratu kopurua; 504tik 675era. Azken astean 26 pertsona hil dira covid19-ak jota EAE-n, aurreko astean baino 4 gehiago. Pandemian EAE-n hildakoak guztira 7.265 (+72) izan dira, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren arabera.
Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 1.07koa da gaur.
Informazio gehiago hemen: covid19