Aldaketarik ez koronabirusari aurre egiteko protokoloan. Edozein zalantza argitzeko, Eusko Jaurlaritzaren euskadi.eus atarian dituzue xehetasunak. Sintomak dituztenek edota haien kontaktu estuek, edota farmazian antigeno-test positiboa izan dutenek inprimaki bakarra bete eta erregistratzeko aukera dute web orrialde horretan, irizpideok betetzen badituzte: 60 urte edo gehiago izatea, haurdun egotea, inmmunodepresiboa izatea edota kolektibo hauen guztien zaintzailea, osasungintzan lan egitea edota eremu honetako zentro batean bizitzea, edota gure artera bizitzera etorri berria izana.
Anbulatoriora deitzea aholkatzen dute, sintoma hauek izan edo okerrera eginez gero; arnasa hartzeko zailtasuna, sukar altua 4 egon baino gehiagoz, eztul oso gogorra...
Positibo direnenetzako ezagunak ditugun aholkuok ematen jarraitzen dute: arretaz ibili eta murriztu ahalik eta gehien gizarte-elkarrekintzak, saiatu pertsona kalteberekin harremanetan ez egoten, ohartarazi kontatu estuak zure egoeraz... Pertsona kalteberen zaintzaileei lantokira ez joatea eskatzen die Osasun Sailak, sintomak hasiz geroztik edota proba egiten den unetik zenbatzen hasita, hurrengo bost egunetan, sintomak desagertu eta proba berri bat egin arte.
Orain arteko prebentzio-neurriak
Gainerakoan, orain arteko prebentzio-neurriei eusteko deia egiten segitzen du Gasteizko gobernuak; eskuak sarri garbitu, maskara jantzi, saiatu prebentzio neurriak betetzen ez diren lekuetan ez egoten, leku publikoetan 1,5 metroko segurtasun distantzia bermatu, espazio itxiak etengabe aireztatu...
Musukoa derrigorrezkoa...
Hilabeteotan bezala, gogoan izan, gaur egun oraindik musukoa janzteak derrigorrezkoa izaten segitzen du anbulatorio nahiz orohar osasun zerbitzuetan, farmazietan edota garraio zerbitzuetan.
Informazio gehiago hemen: euskadi.eus