Udal dirulaguntzen alegazio epea azken txanpan

Noaua Aldizkaria 2022ko uzt. 12a, 09:57

Dirulaguntzen behin-behineko ebazpenak kaleratu zituen Usurbilgo Udalak, ekainaren 29ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren bidez. Alegazio epea zabaldu zuten biharamunean. Ostegun honetan itxiko dute.

Guztira 12 udal dirulaguntza lerroren ebazpenak dira kaleratu dituztenak. Ebazpenok behin-behinekoak dira. Uztailaren 14an, ostegunean itxiko dute alegazioak aurkezteko epea.

OHIKO KIROL EGITASMOAK BURUTZEKO 2022ko DIRULAGUNTZEN EBAZPEN PROPOSAMENA
Aurkezturiko eskaerak: 9.
Banatutako laguntza guztira: 50.000 euro.
Informazio gehiago: ekainaren 29ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

KIROL EGOKITUKO JARDUERAK BURUTZEKO DIRULAGUNTZAK
Aurkezturiko eskaerak: 1.
Banatutako laguntza guztira: 3.000 euro.
Informazio gehiago: ekainaren 29ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

KIROL ELKARTEENAK EZ DIREN KIROL JARDUERAK BURUTZEKO DIRULAGUNTZAK
Aurkezturiko eskaerak: 5.
Banatutako laguntza guztira: 999,36 euro.
Informazio gehiago: ekainaren 29ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

IGOGAILUAK INSTALATZEKO DIRULAGUNTZEN 2022KO EBAZPEN PROPOSAMENA
Aurkezturiko eskaerak: 11.
Banatutako laguntza guztira: 9.999,97 euro.
Informazio gehiago: ekainaren 29ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

ETXEBIZITZEN ALOKAIRURAKO 2022ko DIRU-LAGUNTZAK
Aurkezturiko eskaerak: 5.
Banatutako laguntza guztira: 3.500 euro.
Informazio gehiago: ekainaren 29ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

INGURUMENEKO 2022KO DIRULAGUNTZAK
Aurkezturiko eskaerak: 10.
Informazio gehiago: ekainaren 29ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZAKO 2022KO DIRULAGUNTZAK
Aurkezturiko eskaerak: 11.
Banatutako laguntza guztira: 12.772,46 euro.
Informazio gehiago: ekainaren 29ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

DESGAITASUNA EDOTA MENDEKOTASUNA DUTEN ADIN TXIKIKOEN OSASUN EGOERA HOBETZEKO TRATAMENDUETARAKO DIRULAGUNTZAK
Aurkezturiko eskaerak: 1.
Banatutako laguntza guztira: 144 euro.
Informazio gehiago: ekainaren 29ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

GIZARTE ZERBITZUEN ARLOAN EGITASMOAK BURUTZEKO DIRULAGUNTZAK
Aurkezturiko eskaerak: 15.
Banatutako laguntza guztira: 12.000 euro.
Informazio gehiago: ekainaren 29ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

2022KO KULTUR SORKUNTZARAKO EGITASMOAK GARATZEKO DIRULAGUNTZAK
Aurkezturiko eskaerak: 10.
Banatutako laguntza guztira: 23.754,28 euro.
Informazio gehiago: ekainaren 29ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

2022KO KULTUR EGITASMOAK GARATZEKO DIRULAGUNTZAK
Aurkezturiko eskaerak: 19 talde aurkeztu dira.
Banatutako laguntza guztira: 64.515,08 euro 18 talderen 83 ekintzentzat.
Informazio gehiago: ekainaren 29ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

DESERROTZE ETA BAZTERTZE SOZIALEKO ARRISKUAN DAUDEN PERTSONEN SENIDEEI ERANTZUTEKO DIRULAGUNTZAK
Aurkezturiko eskaerak: 0.
Banatutako laguntza guztira: 0 euro.
Informazio gehiago: ekainaren 29ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala