2022-23 denboraldia

Usurbil K.E.-n denboraldi berrirako izena emateko aukera uztailaren 18ra arte

Noaua Aldizkaria 2022ko uzt. 12a, 09:17

Formulario bat osatu beharko dute interesdunek, uztailaren 18a baino lehen.

Datorren 2022-23 denboraldirako izen-ematea online bideratzeko aukera zabalik du Usurbil Kirol Elkarteak, “zuentzat erosoagoa izango delakoan”, aipatu elkartetik berri eman dutenez. Epea zabalik dute jada uztailaren 18ra arte. “Animatu! Zuen izen emateak jasotzeko irrikitan gaude!”. Jada jokalariak direnek “zuzenean jasoko duzue izen-emate formularioa”. Eskubaloia jokatzera itzuli asmo dutenek edota estreinakoz kirol jarduera honetan aritu nahi dutenek lotura honetan klikatuta eskuratu ahalko dute formularioa: https://forms.gle/eZUpqdQv2aiEVcPc6

USURBIL K.E.-ren MEZUA
Hasi gara hurrengo eskubaloi denboraldia prestatzen eta horrekin batera, aurten IZEN EMATEA on-line egitea pentsatu dugu zuentzat erosoagoa izango delakoan. Orain arte eskubaloi jokalari izan zaretenok zuzenean jasoko duzue izen-emate formularioa. Besteak, lehen aldiz eskubaloian izena emango duzuenok, edo urte batzuetan
eskubaloia egiteari utzi eta berriro animatu zaretenok, ondoren azaltzen den link-ean klikatuta izen-emate formularioa eskuratu ahalko duzue:
https://forms.gle/eZUpqdQv2aiEVcPc6
Izen ematea egiteko, uztailaren 18ra arteko epea izango duzue.
Animatu beraz!
Zuen izen emateak jasotzeko irrikitan gaude!!