Beroaldia

Abisu horian larunbatera arte gutxienez

Noaua Aldizkaria 2022ko uzt. 13a, 08:07

Bero bolada betean izango gara datozen egunotan. Momentuz, abisu horian larunbatera arte gutxienez, "tenperatura altu iraunkorragatik".

Bero izango dugu datozen egunotan. "Tenperatura altu iraunkorragatik" abisu horian gara eta hala segiko dugu gutxienez, datozen hiru egunotan, larunbatean sartu arte bai behintzat. Usurbilen tenperatura 29 graduraino igotzea espero da asteazken honetan, 28ra jaistea ostegunean eta 26ra ostiralean. Eta adi, hortik aurrera, are bero handiagoa izango dugula dio Euskalmet meteorologia agentziaren iragarpenak. Larunbatean, uztailaren 16an 28 graduraino igo daiteke berriz tenperatura, eta hortik aurrera goranzko joerak ez du etenik izango; igandean (uztailak 17) 33 gradu, 36 gradu hilaren 18an, 35 gradu datorren asteartean... Gauez freskoago; aste honetan; 18-19 graduren bueltan igandera arte. Astehenean, uztailaren 18an ordea adi, 27 gradu ere izan ditzakegula ohartarazi du Euskalmet-ek gau partean.

Momentuz, asteazken honetan (hilak 13), "zerua oskarbi edo hodei gutxirekin egongo da, goi-hodei batzuekin. Goizean goiz hego-haizea ibiliko da, arratsaldean iparraldekoa eta gauean mendebaldekoa. Tenperatura gutxi igoko da". Aldaketarik ez da espero biharko. "Zerua hodei gutxirekin edo oskarbi egongo da. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da, eta eguerditik aurrera ipar-osagaitik finkatuko da. Tenperaturan aldaketarik ez". Ostiraleran ere tankera beretsuko giroa. "Zerua hodei gutxirekin egongo da, goi-hodei batzuekin. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da, eta goizean ipar-osagaitik finkatuko da. Tenperaturan aldaketarik ez".

Informazio eguneratua hemen: euskalmet.eus