Maria Jesus Etxeberriaren erakusketa berri bat

Noaua Aldizkaria 2022ko uztailaren 15a

Maria Jesus Etxeberriak argazkiak ateratzeko ohitura du. EITBren eguraldi saioetan adibidez, noiznahi ikusiko dituzue bere lanak. Erakusketak ere egiten ditu tarteka. Egunotan hain zuzen, Artzabalen topatuko dituzue Etxeberriaren irudi berrienak. Usurbilen eta inguruko herrietan eginikoak dira denak. Irailaren 1era arte egongo dira Artzabal jatetxeko paretetan eskegita.