Larunbat honetan 34 gradu inguruko tenperatura, igandean 35 gradu inguru eta astelehenean, ia 40 gradu izan ditzakegu Usurbilen. Beroaldi betean gara azken egunotan eta aste honen hasierarako espero da bero handiena. Azken egunotan bezala, abisu horian jarraitzen dugu udalerri honetan, tenperatura altu iraunkorragatik. Igandean, uztailaren 17an gainera, muturreko tenperatura oso altuagatik ere abisu horia izango da indarrean, 14:00-20:00 artean.
Eta adi, astelehenean, uztailaren 18an, tenperatura altu iraunkorragatik abisu horian segiko dugun egun osoan, baina muturreko tenperatura oso altuagatik abisu horitik alerta laranjara igaroko gara eguerditik aurrera, 13:00-19:00 artean. Aipatu moduan, tenperatura ia 40 graduraino hel daiteke egunez. Eta gauez, igande goizaldean, 32 graduko tenperatura izan dezakegu.
Barnealdera joz gero, alerta laranjan izango dira asteburu osoan eta alarma gorrian astelehenean, muturreko tenperatura oso altuengatik eta baso-sute arriskuagatik.
Egunotarako iragarpena beraz argia da; egun eguzkitsu bezain beroak datozkigu. Larunbat honetan, hilaren 16an, Usurbilen "zerua hodei gutxirekin egongo da, goi-hodeien tarte batzuekin. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da, eta eguerditik aurrera ipar-osagaitik finkatuko da. Tenperatura gutxi edo nahikoa igoko da". Aldaketarik ez igandera begira. "Zerua hodei gutxirekin egongo da. Hego-osagaiko haizea ahul ibiliko da, tarteka bizi. Eguerditik aurrera ipar-osagaira aldatuko da. Tenperatura gutxi igoko da".
Astelehenean, Zerua hodei gutxirekin egongo da. Hego-osagaiko haizea ahul ibiliko da, tarteka bizi, bolada gogorrekin. Eguerditik aurrera baliteke haizea ipar-mendebaldera aldatzea, bolada gogor batzuekin. Egunaren bigarren partean zaparrada trumoitsu isolatuak bota ditzake. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez edo gutxi igoko dira. Tenperatura maximoak nahikoa igoko dira. Haizea aldatu ostean tenperatura asko jaitsiko da".
Informazio eguneratua, hemen: euskalmet.eus
Baso-suteetarako Larrialdi Plan Berezia, larrialdi fasean
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa osoan larrialdi fasean aktibatua du baso-suteetarako Larrialdi Plan Berezia, "bero-bolada denboran luzatzen ari dela eta Euskadi osora hedatu eta areagotu daitekeela ikusita". Plan bereziak, "murrizketa eta debeku batzuk ezartzen" ditu, "arrisku larria eragin dezaketen jarduketa eta erabilpen jakin batzuetarako, batez ere landa-ingurunean, landa-lurzoruan edo lurzoru urbanizaezinean". Alarma gorria edota alerta laranja indarrean duten eremuetan. Momentuz behintzat, abisu horian egongo garenez, debekuok ez diete eragingo Usurbili, nahiz udalerri guztietarako aholku sorta plazaratu duten.
Informazio gehiago: Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren ebazpena
‼️ Hona hemen @Euskalmet-en aholku batzuk muturreko bero iraunkorratik babesteko
— SOS Deiak - 112 (@112_SOSDeiak) July 15, 2022
Arreta berezia jarri behar dugu pertsona ahulenekin (adinekoak, haurtxoak, gaixotasunak dituztenak...)
Eta gogoratu, edozein sintoma edo larrialdiren aurrean, 112 telefonoan laguntzeko gaude ☎️ pic.twitter.com/eDY04YvbB8
🌡 Gomendioak: Bero-boladak (bero etengabea eta muturreko tenperatura beroak)
— SOS Deiak - 112 (@112_SOSDeiak) July 16, 2022
👉 https://t.co/QJQRvX2SdY
🌡 Recomendaciones: Ola de calor (temperaturas altas persistentes y/o tempraturas altas extremas)
👉 https://t.co/PHCKiyMSQV
✳️ @Euskalmet pic.twitter.com/W8J7dE59YT
🔥🌳 Gomendioak: Baso suteak
— SOS Deiak - 112 (@112_SOSDeiak) July 16, 2022
👉 https://t.co/OzncrG5HeZ
🔥🌳 Recomendaciones: Incendios forestales
👉 https://t.co/hq1edLk3zv
✳️ @Euskalmet pic.twitter.com/8JjVVauvDq