2022-23 denboraldia

Usurbil K.E.-n izena emateko azken eguna

Noaua Aldizkaria 2022ko uzt. 18a, 08:30

Usurbil Kirol Elkartean jokatzen hasi, segi nahiz eskubaloian aritzera itzuli nahi dutenek 2022-23 denboraldirako izena emateko azken eguna dute astelehen hau.

Datorren 2022-23 denboraldirako izen-ematea online bideratzeko epea astelehen honetan, uztailaren 18an itxiko du Usurbil Kirol Elkarteak. "Animatu! Zuen izen emateak jasotzeko irrikitan gaude!”. Jada jokalariak direnek “zuzenean jasoko duzue izen-emate formularioa”. Eskubaloia jokatzera itzuli asmo dutenek edota estreinakoz kirol jarduera honetan aritu nahi dutenek lotura honetan klikatuta eskuratu ahalko dute formularioa: https://forms.gle/eZUpqdQv2aiEVcPc6

USURBIL K.E.-ren MEZUA
Hasi gara hurrengo eskubaloi denboraldia prestatzen eta horrekin batera, aurten IZEN EMATEA on-line egitea pentsatu dugu zuentzat erosoagoa izango delakoan. Orain arte eskubaloi jokalari izan zaretenok zuzenean jasoko duzue izen-emate formularioa. Besteak, lehen aldiz eskubaloian izena emango duzuenok, edo urte batzuetan
eskubaloia egiteari utzi eta berriro animatu zaretenok, ondoren azaltzen den link-ean klikatuta izen-emate formularioa eskuratu ahalko duzue:
https://forms.gle/eZUpqdQv2aiEVcPc6
Izen ematea egiteko, uztailaren 18ra arteko epea izango duzue.
Animatu beraz!
Zuen izen emateak jasotzeko irrikitan gaude!!