Udalbatzarra

Ohiko osoko bilkura, astebete lehenago

Noaua Aldizkaria 2022ko uztailaren 18a

Uztaileko ohiko udalbatzarra ezohikoa izango da, urtero moduan, astebete aurreratuko baitute, ostegun honetara, hilaren 21era hain zuzen.

Usurbilgo Udalak helarazitako gai-zerrendaren arabera, ohi baino astebete lehenago, ostegun honetarako, uztailaren 21erako finkatu du hilabete honi dagokion udalbatzarrerako hitzordua; arratsaldeko 18:00etan hasiko da. Melillako sarraskia, Errefuxiatuen Eguna edota Osakidetzako murrizketak hizpide dituzten adierazpen eta mozioak bozkatuko dituzte. Zinegotzi baten liberazioa ere ahotan hartuko dute. Baita diru kontuak ere; iazko Kontu Orokorraren edota kreditu aldaketa baten onarpenak. Aginagako Elutx eremuari eragiten dion hirigintza hitzarmena behin betiko onartu edo ez ere erabakiko dute datorren osoko bilkuran.

EZOHIKO UDALBATZARRA
Eguna: uztailak 21, osteguna.
Ordua: 18:00.
Tokia: Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoa.
Deitzailea: Usurbilgo Udala.
Gai-zerrenda:
1.- Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2122ko ekainaren 21etik uztailaren 15era (2022/1673- 2022/791).
2.- 2022/785 dekretuaren berri ematea: alkatearen oporraldia.
3.- 2022/776 dekretuaren berri ematea: Tokiko Gobernu Batzarraren osaketa.
4.- 2022/767 dekretuaren berri ematea: alkateordeak.
5.- 2022/772 dekretuaren berri ematea: zinegotzi delegatua.
6.- Hainbat batzorde informatzaileren osaketaren berri ematea.
7.- Udalaz gaindiko hainbat erakundetan udal ordezkaritza berria.
8.- Ainhoa Arrozpide Landa zinegotzi liberatuaren dedikazioa eta ordainsariak onartzea.
9.- 2021eko Kontu Orokorra onartzea.
10.- 2022-006 kreditu aldaketa onartzea.
11.- Zigor espedientea, Animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen udal ordenantzaren xedapenen urraketagatik (HZ.08/2022-0041).
12.- HAASetako A-90 (Elutx) eremuko HEU 90.5 exekuzio unitatearen garapena bideratzeko Orbegozo Salsamendi anai-arreben eta Usurbilgo Udalaren artean izenpetu beharreko Hirigintza Hitzarmena behin betiko izaeraz onartzea.
13.- Melillako sarraskiaren inguruko adierazpena.
14.- Erretuxiatuen egunaren inguruko mozioa.
15.- Osakidetzako murrizketak salatzeko mozioa.
16.- Galdera eta eskaerak.