Eneko Furundarena, Europako txapeldun

Noaua Aldizkaria 2022ko uzt. 18a, 11:56

Espainiako eskubaloi selekzioak Europako Junior Txapelketa irabazi du. Portugal izan zen atzoko finaleko aurkaria. Etxean jokatzen zutenez, portugaldarrek zalegoa alde izan zuten. Espainiarentzat izan zen norgehiagoka, hala ere.  35-37 azken emaitza. Irabazleen artean Bidasoa Irun taldeko lau jokalari zeuden: Gorka Nieto, Julen Mujika, Julen Urruzola eta Eneko Furundarena usurbildarra.