Duela astebete izandako gorakada pixkanaka apaltzen doa. Uztailaren 4tik 10era gutxienez 55 covid19 kasu berri hauteman zituen Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak Usurbilen. Uztailaren 11tik 16ra arteko datuak plazaratu ditu astelehen honetan Osasun Sailak. 34 kasu berri zenbatu dituzte udalerri honetan.
Halere, 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentziak zertxobait gora egin du iragan astean; 1383,01etik 1399,28ra. Otsaila erdialdetik (1284,08) ez zen hain intzidentzia altua erregistratu.
Zenbakiokin, uztaileko lehen hamazazpi egunetan, gutxienez 97 koronabirus kasu berri zenbatu dituzte Usurbilen. Ekainean 85 izan genituen hilabete osoan. 54 izan ziren maiatzean, 39 apirilean. 84 martxoan, 113 otsailean eta 681 urtarrilean.
Kasu berriak
Maiatzak 1: 0.
Maiatzak 2: 1.
Maiatzak 3: 1.
Maiatzak 4: 0.
Maiatzak 5: 0.
Maiatzak 6: 4.
Maiatzak 7: 0.
Maiatzak 8: 0.
Maiatzak 9: 4.
Maiatzak 10: 6.
Maiatzak 11: 0.
Maiatzak 12: 4.
Maiatzak 13: 2.
Maiatzak 14: 0.
Maiatzak 15: 1.
Maiatzak 16: 0.
Maiatzak 17: 9.
Maiatzak 18: 4.
Maiatzak 19: 3.
Maiatzak 20: 0.
Maiatzak 21: 0.
Maiatzak 22: 0.
Maiatzak 23: 2.
Maiatzak 24: 5.
Maiatzak 25: 0.
Maiatzak 26: 3.
Maiatzak 27: 0.
Maiatzak 28: 1.
Maiatzak 29: 1.
Maiatzak 30: 2.
Maiatzak 31: 1.
Ekainak 1: 3.
Ekainak 2: 1.
Ekainak 3: 1.
Ekainak 4: 0.
Ekainak 5: 0.
Ekainak 6: 1.
Ekainak 7: 0.
Ekainak 8: 2.
Ekainak 9: 0.
Ekainak 10: 2.
Ekainak 11: 1.
Ekainak 12: 0.
Ekainak 13: 3.
Ekainak 14: 6.
Ekainak 15: 5.
Ekainak 16: 3.
Ekainak 17: 5.
Ekainak 18: 2.
Ekainak 19: 0.
Ekainak 20: 1.
Ekainak 21: 3.
Ekainak 22: 4.
Ekainak 23: 4.
Ekainak 24: 3.
Ekainak 25: 2.
Ekainak 26: 0.
Ekainak 27: 3.
Ekainak 28: 8.
Ekainak 29: 4.
Ekainak 30: 7.
Uztailak 1: 9.
Uztailak 2: 1.
Uztailak 3: 1.
Uztailak 4: 5.
Uztailak 5: 8.
Uztailak 6: 4.
Uztailak 7: 17.
Uztailak 8: 14.
Uztailak 9: 1.
Uztailak 10: 3.
Uztailak 11: 10.
Uztailak 12: 10.
Uztailak 13: 8.
Uztailak 14: 4.
Uztailak 15: 2.
Uztailak 16: 0.
Uztailak 17: 0.
Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu berdean
Urriak 16: 47,56.
Urriak 17: 47,56.
Eremu horian
Urriak 24: 79,26.
Urriak 31: 142,68.
Azaroak 7: 110,97.
Azaroak 14: 190,23.
Eremu gorrian
Azaroak 17: 475,59.
Azaroak 21: 745,09.
Azaroak 24: 1078,00.
Azaroak 28: 1.299,94.
Abenduak 1: 1.410,91.
Abenduak 5: 1.474,32.
Abenduak 8: 1.426,76.
Abenduak 12: 1.712,11.
Abenduak 15: 1886,49.
Abenduak 19: 2029,17.
Abenduak 22: 2266,96.
Abenduak 26: 2821,81.
Abenduak 29: 3265,94.
Urtarrilak 2: 4201,01.
Urtarrilak 6: 4613,19.
Urtarrilak 9: 5231,45.
Urtarrilak 12: 5580,22.
Urtarrilak 16: 5548,51.
Urtarrilak 19: 5389,98.
Urtarrilak 23: 4676,60.
Urtarrilak 26: 4407,10.
Urtarrilak 30: 4327,84.
Otsailak 2: 4232,72.
Otsailak 6: 3852,25.
Otsailak 9: 2980,34.
Otsailak 13: 1902,35.
Otsailak 16: 1284,08.
Otsailak 20: 697,53.
Otsailak 23: 523,15.
Otsailak 27: 317,06.
Martxoak 2: 364,62.
Martxoak 6: 380,47.
Martxoak 9: 428,03.
Martxoak 13: 539,00.
Martxoak 16: 507,29.
Martxoak 20: 634,12.
Martxoak 23: 713,38.
Martxoak 27: 634,12.
Martxoak 30: 634,12.
Apirilak 3: 507,29.
Apirilak 10: 374,23.
Apirilak 18: 292,87.
Apirilak 24: 276,60.
Maiatzak 1: 276,60.
Maiatzak 8: 276,60.
Maiatzak 15: 374,23.
Maiatzak 22: 536,93.
Maiatzak 29: 455,58.
Ekainak 5: 325,41.
Ekainak 12: 227,79.
Ekainak 19: 488,12.
Ekainak 26: 667,10.
Uztailak 3: 813,54.
Uztailak 10: 1383,01.
Uztailak 17: 1399,28.
Intzidentzia jaisten hasi da eskualdean
Intzidentziak goranzko bidean segitzen du baita Lasarte-Usurbil osasun eremuan; 834,87tik 1421,53raino igo da azken astebetean. Eremu gorrian da. Halere, 149 kasu berri zenbatu dituzte iragan astean, aurrekoan baino (229) nabarmen gutxiago. Buruntzaldean intzidentzia murrizten hasi da udalerriotan: Andoainen 1231tik 955,20era; Astigarragan 708,62tik 510,20ra; eta Hernanin 956,87tik 733,44ra. Gainerako hiru udalerrietan goranzko bidean segi du azken astean: Lasarte-Orian 1477,14tik 1497,87ra; Urnietan 664,29tik 729,10era; eta Usurbilen 1383,01etik 1399,28ra:
-Andoain: 955,20 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,78. Azken 7 egunetan 55 kasu).
-Astigarraga: 510,20 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,72. Azken 7 egunetan 15 kasu).
-Hernani: 733,44 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,77. Azken 7 egunetan 50 kasu).
-Lasarte-Oria: 1497,87 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,01. Azken 7 egunetan 115 kasu).
-Urnieta: 729,10 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,10. Azken 7 egunetan 26 kasu).
-Usurbil: 1399,28 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,01. Azken 7 egunetan 34 kasu).
864,95eko intzidentzia Gipuzkoan
Eremu gorrian segitzen duen Gipuzkoan ere beherantz egin koronabirusaren intzidentziak azken astean; 950,64tik 864,95era. Azken 7 egunotan 2.387 kasu berri zenbatu dituzte (3.831 uztailaren 4tik 10era). Gipuzkoako mapa modu honetan da: eremu gorrian udalerri ia denak (73, aurreko astean baino 4 gutxiago), 3 laranjan (aurrekoan baino bi gehiago), bakarra horian (aurreko astean bezalaxe) eta 11 berdean (aurreko astean baino 2 gehiago).
Uztailaren 17an 1.740 kasu eta 6.828 kasu azken aste osoan (9.531 kasu uztailaren 4tik 10era) detektatu dituzte EAE-n. Haietatik 4.431, 60 urtetik gorakoen artean. Positibotasuna %19,5ekoa izan da azken 24 orduotan (%29,6koa uztailaren 10ean), baina iragan astean zehar %35ekoa izatera ere heldu zen. 793,95etik 745,90era gutxitu da 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia. 32tik 34ra igo da ZIU-n dauden herritarren kopurua. Zertxobait murriztu da ospitaleratu kopurua; 675etik 666ra. Azken astean 37 pertsona hil dira covid19-ak jota EAE-n, aurreko astean baino 11 gehiago. Pandemian EAE-n hildakoak guztira 7.351 (+86) izan dira, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren arabera.
Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 0.8koa da gaur.
Informazio gehiago hemen: covid19