Egunotan kultur elkarte hau jakinarazten ari den moduan, uztailero moduan 2022ko kuota kobratzen hasiko zaie NOAUA! bazkideei uztailaren 20an. Gogoan izan, bazkideon artean, zuen datu pertsonaletan aldaketarik egon bada ahalik eta lasterren jakinaraztea eskertuko genizueke.
NOAUA!kide ez zaretenoi animatu bazkide izatera! NOAUA! Kultur Elkarteko kide izanda, elkartearen erabakietan eskuhartzeko eskubidea izango duzue, beherapenak elkarte honek antolaturiko ekitaldietan, hobaria errenta aitorpenean, eta garrantzitsuena, egitasmo hau babestu eta bultzada emango diozue.
Bazkidetza kultur elkarteko egoitzan bideratu dezakezue, web orrialde honetan bertan, noaua.eus/bazkidetu/ atalean. Edota segidan datorren orrialdea datuekin osatuta.
Udazken beroa
Udazkeneko eskaintza prestatzen hasi da jada NOAUA! Kultur Elkartea. Aurten ere ekintza ezberdin ugari izango ditugu. Batetik, Plis Plas Txalo eta Jolas egitasmoan, txikienentzako kale ikuskizun bat izango dugu irailean. Azaroan Kulturaldiaz gozatzeko aukera izango dugu eta Euskaraldiaren 3, edizioa ere ospatuko dugu. Noski San Tomas azoka ere izango dugu urtea bukatu aurretik. Adi beraz, udazkeneko agendari!!!
Datorren aldizkaria, irailaren 9an
Oporraldi osteko lehen aldizkaria, irailaren 9an argitaratuko dugu. Aste berezi samarra izango da, zenbait jaiegun izango dituelako. Itzulerako lehen aldizkaria ohi baino lehen eramango dugu inprentara, irailaren 5ean hain zuzen. Ordurako ohar edo zorion-agurrik baduzue, irailaren 2aren aurretik bideotatik helarazi: erredakzioa@noaua.eus helbidera idatzita, 943 360 321 telefono zenbakira deituta edo kultur elkarteko egoitzara ekarrita.