Kontzertu batek girotuko du ostegun iluntze hau Usurbil. Aztarrika Usurbilgo Gazte Asanbladak iragarri duenez, Nokono bakarlari antiguotarrak kontzertua eskainiko du uztailaren 21 honetan, arratsaldeko 22:00etan hasita Mikel Laboa plazan. Segidan duzue antolakuntzak helarazitako kartela. "Soroko lore eder lirainena" diskoa aurkeztuko duela iragarri dute.
Gitarra eta ahotsa baliatzen ditu soilik berak sortutako abestiak nahiz bertsioak plazaratzeko. Nokono, Asier Mendizabal da, Ttan Ttakun irratiko kidea. Abeslari eta gitarrajole moduan 19 urte ingururekin hasi bazen ere, iaz hasi zen bakarlari gisa. Hainbat kontzertu eskaini ditu jada. Mikel Laboa plazara dator ostegun honetan, uztailaren 21ean.