Sareren bizikleta itzuliak herria zeharkatu du

Noaua Aldizkaria 2022ko uzt. 24a, 13:00

"Etxera bidea gertu!" aldarripean, Sareren bizikleta itzuliak udalerri hau zeharkatu du igande goiz honetan.

Salbuespen politikarekin amaitzea eskatzeko Sarek antolaturiko bizikleta itzuliak Usurbil zeharkatu du igande goiz honetan. Herritar talde batek Oxtape parean harrera egin die txirrindulariei. Hiru eguneko itzulia gaur amaituko dute Donostian.

Hemen Sareren uda parterako datozen deialdien berri:

SAREREN DATOZEN DEIALDIAK
Abuztuak 20, larunbata
12:30 Manifestazioa Donostiako Bulebarretik, "Etxera bidea gertu" aldarripean.

Urriak 8, larunbata
Donostian:
11:00 Bulebarretik, #IzanBidea dinamikaren azken kilometroak.
12:00 Pio XII-tik Illunbera manifestazio koloretsua.
13:00 Ekitaldia eta jaigunearen irekiera Illunben.
15:30 Jaialdia Illunben:
-Kontzertuak: Belako, Rotten XIII, Esne Beltza, Su Ta Gar, Zea Mays, Liher, Doctor Deseo, Eñaut Elorrieta, Josu eta Gari (Hertzainak), Dupla, McOnak, Trikidantz, Ttek elektrotxaranga, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus…
-Txikientzako gunea Porrotxekin eta bestelako aisialdi ekintzekin.
-Jatekoa eta edatekoa txosnetan.

Informazio gehiagorako: sare.eus
Antolatzailea: Sare.