BIDE MOZKETA

Donostiako Klasikoa Usurbildik igaroko da eta eragina izango du N634 errepidean

Noaua Aldizkaria 2022ko uzt. 29a, 13:02

Larunbat honetan jokatuko da Donostiako Klasikoa txirrindularitza proba eta eragin zuzena izango du N634 errepideko trafikoan. Donostiatik iritsiko da tropela gure artera eta Usurbildik igaro ondoren Aginagarako bidea hartuko du. Eguerdiko 11:30etik 12:15era ezingo da errepidean ibili. Abuztuaren 24an, La Vuelta igarotzen den egunean ere gauza bera egingo dute.

Donostiako Klasikoa: uztailaren 30ean, eguerdiko 12:00ak inguruan

Donostiako Klasikoa larunbat honetan (uztailaren 29an) igaroko da Usurbildik, 12:00 inguruan. "Bide mozketa 11:30-12:15 bitartean izango da, gutxi gorabehera", Udalak aditzera eman duenez.

 

La Vuelta: abuztuaren 24an, eguerdiko 13:30ak inguruan

La Vuelta edi Espainiako Itzulia ere Donostiatik Aginagarako norabidean pasatuko da Usurbildik. Abuztuaren 24an izango da, asteazkenean, eguerdiko 13:30ak inguruan. "Bide mozketa, berriz, 13:15 eta 13:45 bitartean izango da, gutxi gorabehera", udaletxetik adierazi dutenez.