Presoen eskubideen aldeko mobilizazio gehiago asteotan

Noaua Aldizkaria 2022ko abu. 5a, 09:09

Etxerat-ek hondartzetan mobilizatzeko deia egin du abuztuko lehen igande honetan; Sarek Donostiako Aste Nagusian.

Euskal presoen eskubideen aldeko mobilizazioek ez dute etenik izango uda honetan. Mikel Laboa plazan elkarretaratzerik ez, baina Usurbildik gertu deialdi banatan parte hartzeko gonbita luzatu dute Sarek eta Etxerat-ek. Lehenik, abuztuko lehen igande honetan, hondartzetan mobilizatzeko deia; Usurbildik gertuen Orion. Eta Donostiako Aste Nagusiaren baitan, manifestazioa Bulebarretik. Bi hitzorduotan oraindik orain indarrean segitzen duten presoen eskubideen urraketak eta salbuespen neurriak etetea eskatuko da.

"Gaur egun oraindik 53 preso daude Euskal Herritik kanpo, oraindik urrun dauden Espainiako espetxeetan eta periferiako kartzeletan, eta beste 17 presok Frantziako kartzeletan jarraitzen dute. Legedi arrunta aplikatuko balitzaie, 151 preso irteera-baimenekin ateratzen egon beharko lirateke, baina 6 bakarrik dira ateratzen ari direnak, eta 122k hirugarren graduan egon beharko lukete, baina 27 preso daude besterik ez", berri eman du Etxerat-ek.

PRESOEN ESKUBIDEEN ALDEKO MOBILIZAZIOAK
Etxerat-en deialdiak
Abuztuak 7, igandea
12:00
Mobilizazioak hondartzetan; Usurbildik gertuen Orion.

Sareren deialdiak
Abuztuak 20, larunbata
12:30 Manifestazioa Donostiako Bulebarretik, "Etxera bidea gertu" aldarripean.

Urriak 8, larunbata
Donostian:
11:00 Bulebarretik, #IzanBidea dinamikaren azken kilometroak.
12:00 Pio XII-tik Illunbera manifestazio koloretsua.
13:00 Ekitaldia eta jaigunearen irekiera Illunben.
15:30 Jaialdia Illunben:
-Kontzertuak: Belako, Rotten XIII, Esne Beltza, Su Ta Gar, Zea Mays, Liher, Doctor Deseo, Eñaut Elorrieta, Josu eta Gari (Hertzainak), Dupla, McOnak, Trikidantz, Ttek elektrotxaranga, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus…
-Txikientzako gunea Porrotxekin eta bestelako aisialdi ekintzekin.
-Jatekoa eta edatekoa txosnetan.

Informazio gehiagorako: sare.eus
Antolatzailea: Sare.