Abuztu hasieratik, igaro diren 21 egunotan 12 covid19 kasu berri baino ez Usurbilen. Aurreko hilabeteekin alderatuta, askoz gutxiago. 109 koronabirus kasu berri zenbatu zituzten uztaila osoan udalerri honetan. Ekainean 85 izan genituen hilabete osoan. 54 izan ziren maiatzean, 39 apirilean. 84 martxoan, 113 otsailean eta 681 urtarrilean.
Datuokin, iazko azarotik izandako intzidentzia maila baxuena du egun koronabirusak Usurbilen, 162,71koa. Are baxuagoa, eskualde osoan eta Gipuzkoan, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak astelehen honetan argitara emandako azken datuen arabera.
Kasu berriak
Maiatzak 1: 0.
Maiatzak 2: 1.
Maiatzak 3: 1.
Maiatzak 4: 0.
Maiatzak 5: 0.
Maiatzak 6: 4.
Maiatzak 7: 0.
Maiatzak 8: 0.
Maiatzak 9: 4.
Maiatzak 10: 6.
Maiatzak 11: 0.
Maiatzak 12: 4.
Maiatzak 13: 2.
Maiatzak 14: 0.
Maiatzak 15: 1.
Maiatzak 16: 0.
Maiatzak 17: 9.
Maiatzak 18: 4.
Maiatzak 19: 3.
Maiatzak 20: 0.
Maiatzak 21: 0.
Maiatzak 22: 0.
Maiatzak 23: 2.
Maiatzak 24: 5.
Maiatzak 25: 0.
Maiatzak 26: 3.
Maiatzak 27: 0.
Maiatzak 28: 1.
Maiatzak 29: 1.
Maiatzak 30: 2.
Maiatzak 31: 1.
Ekainak 1: 3.
Ekainak 2: 1.
Ekainak 3: 1.
Ekainak 4: 0.
Ekainak 5: 0.
Ekainak 6: 1.
Ekainak 7: 0.
Ekainak 8: 2.
Ekainak 9: 0.
Ekainak 10: 2.
Ekainak 11: 1.
Ekainak 12: 0.
Ekainak 13: 3.
Ekainak 14: 6.
Ekainak 15: 5.
Ekainak 16: 3.
Ekainak 17: 5.
Ekainak 18: 2.
Ekainak 19: 0.
Ekainak 20: 1.
Ekainak 21: 3.
Ekainak 22: 4.
Ekainak 23: 4.
Ekainak 24: 3.
Ekainak 25: 2.
Ekainak 26: 0.
Ekainak 27: 3.
Ekainak 28: 8.
Ekainak 29: 4.
Ekainak 30: 7.
Uztailak 1: 9.
Uztailak 2: 1.
Uztailak 3: 1.
Uztailak 4: 5.
Uztailak 5: 8.
Uztailak 6: 4.
Uztailak 7: 17.
Uztailak 8: 14.
Uztailak 9: 1.
Uztailak 10: 3.
Uztailak 11: 10.
Uztailak 12: 10.
Uztailak 13: 8.
Uztailak 14: 4.
Uztailak 15: 2.
Uztailak 16: 0.
Uztailak 17: 0.
Uztailak 18: 3.
Uztailak 19: 2.
Uztailak 20: 1.
Uztailak 21: 1.
Uztailak 22: 0.
Uztailak 23: 0.
Uztailak 24: 0.
Uztailak 25: 0.
Uztailak 26: 2.
Uztailak 27: 3.
Uztailak 28: 0.
Uztailak 29: 0.
Uztailak 30: 0.
Uztailak 31: 0.
Abuztuak 1: 0
Abuztuak 2: 0
Abuztuak 3: 2
Abuztuak 4: 0
Abuztuak 5:0
Abuztuak 6:0
Abuztuak 7:0
Abuztuak 8: 2
Abuztuak 9: 1
Abuztuak 10: 2
Abuztuak 11: 0
Abuztuak 12: 1
Abuztuak 13: 0
Abuztuak 14: 0
Abuztuak 15: 1
Abuztuak 16: 2
Abuztuak 17: 1
Abuztuak 18: 0
Abuztuak 19: 0
Abuztuak 20: 0
Abuztuak 21: 0
Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu berdean
Urriak 16: 47,56.
Urriak 17: 47,56.
Eremu horian
Urriak 24: 79,26.
Urriak 31: 142,68.
Azaroak 7: 110,97.
Azaroak 14: 190,23.
Eremu gorrian
Azaroak 17: 475,59.
Azaroak 21: 745,09.
Azaroak 24: 1078,00.
Azaroak 28: 1.299,94.
Abenduak 1: 1.410,91.
Abenduak 5: 1.474,32.
Abenduak 8: 1.426,76.
Abenduak 12: 1.712,11.
Abenduak 15: 1886,49.
Abenduak 19: 2029,17.
Abenduak 22: 2266,96.
Abenduak 26: 2821,81.
Abenduak 29: 3265,94.
Urtarrilak 2: 4201,01.
Urtarrilak 6: 4613,19.
Urtarrilak 9: 5231,45.
Urtarrilak 12: 5580,22.
Urtarrilak 16: 5548,51.
Urtarrilak 19: 5389,98.
Urtarrilak 23: 4676,60.
Urtarrilak 26: 4407,10.
Urtarrilak 30: 4327,84.
Otsailak 2: 4232,72.
Otsailak 6: 3852,25.
Otsailak 9: 2980,34.
Otsailak 13: 1902,35.
Otsailak 16: 1284,08.
Otsailak 20: 697,53.
Otsailak 23: 523,15.
Otsailak 27: 317,06.
Martxoak 2: 364,62.
Martxoak 6: 380,47.
Martxoak 9: 428,03.
Martxoak 13: 539,00.
Martxoak 16: 507,29.
Martxoak 20: 634,12.
Martxoak 23: 713,38.
Martxoak 27: 634,12.
Martxoak 30: 634,12.
Apirilak 3: 507,29.
Apirilak 10: 374,23.
Apirilak 18: 292,87.
Apirilak 24: 276,60.
Maiatzak 1: 276,60.
Maiatzak 8: 276,60.
Maiatzak 15: 374,23.
Maiatzak 22: 536,93.
Maiatzak 29: 455,58.
Ekainak 5: 325,41.
Ekainak 12: 227,79.
Ekainak 19: 488,12.
Ekainak 26: 667,10.
Uztailak 3: 813,54.
Uztailak 10: 1383,01.
Uztailak 17: 1399,28.
Uztailak 24: 667,10.
Uztailak 31: 195,25.
Abuztuak 7: 113,90.
Abuztuak 14: 130,17.
Abuztuak 21: 162,71.
Intzidentzia beherantz nabarmen eskualdean
Beherantz nabarmen intzidentzia Lasarte-Usurbil osasun eremuan. Abuztu hasieran 323,42koa zen koronabirusaren intzidentzia, 63,93raino murriztu da azken 24 orduotan. Hilabete luzez eremu gorrian izan ostean, eremu horiraino. 7 kasu berri baino ez dituzte zenbatu iragan astean. Buruntzaldean ere nabarmen gutxitu da covid19-aren intzidentzia hilabete hasieratik: Andoainen 248,89tik 60,54ra; Astigarragan 240,93tik 56,69ra; Hernanin 281,72tik 48,57ra, Lasarte-Orian 378,36tik 36,28ra; Urnietan 194,43tik 97,21era; eta Usurbilen 195,25etik 162,71ra. Udalerrien "kolorea" ere nabarmen aldatu da. Gorriz zen eskualdea abuztu hasierara arte. Orain; Usurbil baino ez eremu gorrian. Eremu horian Andoain eta Urnieta. Berdean Astigarraga, Hernani eta Lasarte-Oria.
Hemen iragan aste osoko datuen berri:
-Andoain: 60,54 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,90. Azken 7 egunetan 5 kasu).
-Astigarraga: 56,69 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,00. Azken 7 egunetan 4 kasu).
-Hernani: 48,57 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,63. Azken 7 egunetan 4 kasu).
-Lasarte-Oria: 36,28 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,41. Azken 7 egunetan 4 kasu).
-Urnieta: 97,21 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,86. Azken 7 egunetan 2 kasu).
-Usurbil: 162,71 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,25. Azken 7 egunetan 4 kasu).
74,98ko intzidentzia Gipuzkoan
Eremu gorritik horira igaro da asteotan Gipuzkoa, koronabirusaren intzidentziak hilabete hasieratik 291,42tik 74,98raino gutxitu ostean. Iragan astean 208 kasu berri zenbatu zituzten (770 uztailaren 25etik 31ra). Gipuzkoako mapa modu honetan da. Urte osoan ia erabat gorriz izan ostean, 10 udalerri baino ez daude une honetan eremu gorrian, tartean Usurbil (57 ziren uztaila amaieran). Gipuzkoako udalerri gehienak, eremu berdean dira, 55 (23 uztaila amaieran). 6 eremu laranjan (4 ziren uztaila amaieran) eta 18 horian (4 ziren uztaila amaieran).
77 kasu azken 24 orduotan eta 803 kasu azken aste osoan (2.730 kasu abuztuaren 15etik 21era) detektatu dituzte EAE-n. Haietatik 531, 60 urtetik gorakoen artean. Positibotasuna %7,9koa izan da azken 24 orduotan (%14koa uztailaren 31n), iragan astean zehar ere %8 ingurukoa izan da. Uztailaren 31tik abuztuaren 21era, 310,14tik 91,46ra murriztu da 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentzia. 19tik 11ra gutxitu da ZIU-n dauden herritarren kopurua. Ospitaleratu kopurua; 428tik 156ra uztailaren 31tik abuztuaren 21era. Azken astean 18 pertsona hil dira covid19-ak jota EAE-n, 53 izan ziren uztaileko azken astean. Pandemian EAE-n hildakoak guztira 7.758 (+56) izan dira, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren arabera.
Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 0.88an da egun.
Informazio gehiago hemen: covid19