Bero egunon ondotik, bart izan dugun ekaitz arriskua berriz astelehen honetan. Euskalmet meteorologia agentziak ohartarazi duenez, abisu horian izango gara 13:00-21:00 artean "prezipitazio handiagatik". "Ordubetean 15 l/m² baino gehiago pila daitezke. Zaparrada trumoitsuak botako ditu, handiak izan daitezke eta zaparradekin bat haizea bolada gogor edo oso gogorrekin ibil daiteke, eta txingorra bota dezake. Ekaitz-guneetan haize-boladak 80-100 km/h ingurukoak izan daitezke", ohartarazi du Euskalmet-ek.
Giro honetan, abuztuaren 29 honetan, Usurbilen "zerua tarteka hodeitsu egongo da, bero-hodeiekin. Noizbehinka zaparrada trumoitsuak bota ditzake, batez ere arratsaldean. Hego-osagaiko haizea ibiliko da, bolada gogorrekin batez ere ekaitz-guneetan; arratsaldean mendebal-osagaira egingo du. Tenperatura maximoetan aldaketa handirik ez".
Bihar, hilak 30, "hodeiak eta ostarteak; arratsalde-gau partean behe-hodeiak ugarituz joango dira. Mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean iparraldera egingo du. Tenperatura minimoak gutxi edo nahikoa jaitsi eta maximoak nahikoa edo nabarmen jaitsiko dira".
Asteazkenean, abuztuak 31, "zerua hodeitsu egongo da, behe-hodeiekin. Noizbehinka euria egin lezake. Mendebal/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira, maximoak nahikoa edo nabarmen jaitsiko dira".
Informazio eguneratua hemen: euskalmet.eus