Koronabirusa

97,62ko intzidentzia eta bi kasu iragan astean

Noaua Aldizkaria 2022ko abu. 29a, 12:38

Nabarmen jaitsi da koronabirusaren intzidentzia azken astean, 97,62raino. Eremu gorritik horira igaro da udalerri hau. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak bi kasu berri baino ez ditu hauteman Usurbilen.

Iragan urria amaieratik ez du koronabirusak hain intzidentzia baxua izan Usurbilen. Urriaren 24an 79,26koa zela berri eman zuen Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak. Azken 24 orduotan, 97,62koa, urte hasieran, 5580,22koa izan ostean. Uda parte honetan izan den beherakada orokorraren isla dira Usurbilgo datuok, nahiz azken astean hainbat lekutan berriz ere zertxobait gorantz egin duen.

Udalerri honetan, eremu gorrian zen oraindik duela astebete 162,71ko intzidentziarekin; 97,62koarekin eremu horian da orain. Bi kasu berri baino ez ditu hauteman iragan aste osoan Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak. Abuztu hasieratik 23, aurreko hilabeteetan baino nabarmen gutxiago. 109 koronabirus kasu berri zenbatu zituzten uztaila osoan udalerri honetan. Ekainean 85 izan genituen hilabete osoan. 54 izan ziren maiatzean, 39 apirilean. 84 martxoan, 113 otsailean eta 681 urtarrilean.

Astelehen honetan Osasun Sailak eguneratu dituen datuen berri zehatzago segidan.

Kasu berriak
Maiatzak 1: 0.
Maiatzak 2: 1.
Maiatzak 3: 1.
Maiatzak 4: 0.
Maiatzak 5: 0.
Maiatzak 6: 4.
Maiatzak 7: 0.
Maiatzak 8: 0.
Maiatzak 9: 4.
Maiatzak 10: 6.
Maiatzak 11: 0.
Maiatzak 12: 4.
Maiatzak 13: 2.
Maiatzak 14: 0.
Maiatzak 15: 1.
Maiatzak 16: 0.
Maiatzak 17: 9.
Maiatzak 18: 4.
Maiatzak 19: 3.
Maiatzak 20: 0.
Maiatzak 21: 0.
Maiatzak 22: 0.
Maiatzak 23: 2.
Maiatzak 24: 5.
Maiatzak 25: 0.
Maiatzak 26: 3.
Maiatzak 27: 0.
Maiatzak 28: 1.
Maiatzak 29: 1.
Maiatzak 30: 2.
Maiatzak 31: 1.
Ekainak 1: 3.
Ekainak 2: 1.
Ekainak 3: 1.
Ekainak 4: 0.
Ekainak 5: 0.
Ekainak 6: 1.
Ekainak 7: 0.
Ekainak 8: 2.
Ekainak 9: 0.
Ekainak 10: 2.
Ekainak 11: 1.
Ekainak 12: 0.
Ekainak 13: 3.
Ekainak 14: 6.
Ekainak 15: 5.
Ekainak 16: 3.
Ekainak 17: 5.
Ekainak 18: 2.
Ekainak 19: 0.
Ekainak 20: 1.
Ekainak 21: 3.
Ekainak 22: 4.
Ekainak 23: 4.
Ekainak 24: 3.
Ekainak 25: 2.
Ekainak 26: 0.
Ekainak 27: 3.
Ekainak 28: 8.
Ekainak 29: 4.
Ekainak 30: 7.
Uztailak 1: 9.
Uztailak 2: 1.
Uztailak 3: 1.
Uztailak 4: 5.
Uztailak 5: 8.
Uztailak 6: 4.
Uztailak 7: 17.
Uztailak 8: 14.
Uztailak 9: 1.
Uztailak 10: 3.
Uztailak 11: 10.
Uztailak 12: 10.
Uztailak 13: 8.
Uztailak 14: 4.
Uztailak 15: 2.
Uztailak 16: 0.
Uztailak 17: 0.
Uztailak 18: 3.
Uztailak 19: 2.
Uztailak 20: 1.
Uztailak 21: 1.
Uztailak 22: 0.
Uztailak 23: 0.
Uztailak 24: 0.
Uztailak 25: 0.
Uztailak 26: 2.
Uztailak 27: 3.
Uztailak 28: 0.
Uztailak 29: 0.
Uztailak 30: 0.
Uztailak 31: 0.
Abuztuak 1: 0
Abuztuak 2: 0
Abuztuak 3: 2
Abuztuak 4: 0
Abuztuak 5:0
Abuztuak 6:0
Abuztuak 7:0
Abuztuak 8: 2
Abuztuak 9: 1
Abuztuak 10: 2
Abuztuak 11: 0
Abuztuak 12: 1
Abuztuak 13: 0
Abuztuak 14: 0
Abuztuak 15: 1
Abuztuak 16: 2
Abuztuak 17: 1
Abuztuak 18: 0
Abuztuak 19: 0
Abuztuak 20: 0
Abuztuak 21: 0
Abuztuak 22: 0.
Abuztuak 23: 1.
Abuztuak 24: 0.
Abuztuak 25: 1.
Abuztuak 26: 0.
Abuztuak 27: 0.
Abuztuak 28: 0.


Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu berdean
Urriak 16: 47,56.
Urriak 17: 47,56.

Eremu horian
Urriak 24: 79,26.
Urriak 31: 142,68.
Azaroak 7: 110,97.
Azaroak 14: 190,23.

Eremu gorrian
Azaroak 17: 475,59.
Azaroak 21: 745,09.
Azaroak 24: 1078,00.
Azaroak 28: 1.299,94.
Abenduak 1: 1.410,91.
Abenduak 5: 1.474,32.
Abenduak 8: 1.426,76.
Abenduak 12: 1.712,11.
Abenduak 15: 1886,49.
Abenduak 19: 2029,17.
Abenduak 22: 2266,96.
Abenduak 26: 2821,81.
Abenduak 29: 3265,94.
Urtarrilak 2: 4201,01.
Urtarrilak 6: 4613,19.
Urtarrilak 9: 5231,45.
Urtarrilak 12: 5580,22.
Urtarrilak 16: 5548,51.
Urtarrilak 19: 5389,98.
Urtarrilak 23: 4676,60.
Urtarrilak 26: 4407,10.
Urtarrilak 30: 4327,84.
Otsailak 2: 4232,72.
Otsailak 6: 3852,25.
Otsailak 9: 2980,34.
Otsailak 13: 1902,35.
Otsailak 16: 1284,08.
Otsailak 20: 697,53.
Otsailak 23: 523,15.
Otsailak 27: 317,06.
Martxoak 2: 364,62.
Martxoak 6: 380,47.
Martxoak 9: 428,03.
Martxoak 13: 539,00.
Martxoak 16: 507,29.
Martxoak 20: 634,12.
Martxoak 23: 713,38.
Martxoak 27: 634,12.
Martxoak 30: 634,12.
Apirilak 3: 507,29.
Apirilak 10: 374,23.
Apirilak 18: 292,87.
Apirilak 24: 276,60.
Maiatzak 1: 276,60.
Maiatzak 8: 276,60.
Maiatzak 15: 374,23.
Maiatzak 22: 536,93.
Maiatzak 29: 455,58.
Ekainak 5: 325,41.
Ekainak 12: 227,79.
Ekainak 19: 488,12.
Ekainak 26: 667,10.
Uztailak 3: 813,54.
Uztailak 10: 1383,01.
Uztailak 17: 1399,28.
Uztailak 24: 667,10.
Uztailak 31: 195,25.
Abuztuak 7: 113,90.
Abuztuak 14: 130,17.
Abuztuak 21: 162,71.

Eremu horian
Abuztuak 28: 97,62.

Intzidentzia beherantz nabarmen eskualdean
Beherantz nabarmen intzidentzia Lasarte-Usurbil osasun eremuan. Abuztu hasieran 323,42koa zen koronabirusaren intzidentzia, abuztuaren 21ean 63,93raino murriztu zen eta 56,41eraino murriztu da azken 24 orduotan. Hilabete luzez eremu gorrian izan ostean, eremu horiraino. 8 kasu berri baino ez dituzte zenbatu iragan aste osoan. Buruntzaldean ere nabarmen gutxitu da covid19-aren intzidentzia hilabete hasieratik: Andoainen 248,89tik 60,54ra abuztuaren 21ean eta 73,99ra igo da azken 24 orduotan; Astigarragan 240,93tik 56,69ra hilaren 21ean eta 85,03an da orain; Hernanin 281,72tik 48,57ra hilaren 21ean eta azken 24 orduotan 53,43ra, Lasarte-Orian 378,36tik 36,28ra hilaren 21ean eta 46,65era igo da orain; Urnietan 194,43tik 97,21era hilaren 21ean eta 64,81era azken 24 orduotan; eta Usurbilen 195,25etik 162,71ra hilaren 21ean eta 97,62ra orain. Udalerrien "kolorea" ere nabarmen aldatu da. Gorriz zen eskualdea abuztu hasierara arte. Duela astebete Usurbil baino ez zen eremu gorrian. Eremu horian Andoain eta Urnieta. Berdean Astigarraga, Hernani eta Lasarte-Oria.

Koronabirusaren intzidentzian azken egunotan izandako gorabeherak tarteko, ez dago eremu gorrian udalerri bakar bat ere eskualde mailan. Horian, Andoain, Astigarraga, Urnieta eta Usurbil. Berdean, Hernani eta Lasarte-Oria.

Hemen iragan aste osoko datuen berri:
-Andoain: 73,99 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,22. Azken 7 egunetan 6 kasu). 
-Astigarraga: 85,03 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,50. Azken 7 egunetan 2 kasu). 
-Hernani: 53,43 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,10. Azken 7 egunetan 7 kasu). 
-Lasarte-Oria: 46,65 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,29. Azken 7 egunetan 5 kasu).
-Urnieta: 64,81 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,67. Azken 7 egunetan 2 kasu). 
-Usurbil: 97,62 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,60. Azken 7 egunetan 2 kasu).

54,25eko intzidentzia Gipuzkoan
Eremu gorritik horira igaro da asteotan Gipuzkoa, koronabirusaren intzidentziak hilabete hasieratik 291,42tik 74,98raino gutxitu ostean hilaren 21ean. Eremu berdean da orain, 54,25eko intzidentziarekin. Iragan astean 182 kasu berri zenbatu zituzten (208 abuztuaren 15etik 21era). Gipuzkoako mapa modu honetan da. Urte osoan ia erabat gorriz izan ostean, 4 udalerri baino ez daude une honetan eremu gorrian. Gipuzkoako udalerri gehienak, eremu berdean dira, 62 (55 abuztuaren 21ean). 2 eremu laranjan (6 ziren abuztuaren 21ean) eta 20 horian (18 ziren abuztuaren 21ean).

55 kasu azken 24 orduotan eta 711 kasu azken aste osoan (803 kasu abuztuaren 15etik 21era) detektatu dituzte EAE-n. Haietatik 454, 60 urtetik gorakoen artean. Positibotasuna %6,3koa izan da azken 24 orduotan (%7,9koa abuztuaren 21ean), iragan astean zehar ere %6-8 ingurukoa izan da. Uztailaren 31tik abuztuaren 21era, 310,14tik 91,46ra murriztu zen 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentzia. Iragan astean, 91,46tik 69,03ra. 11tik 9ra gutxitu da ZIU-n dauden herritarren kopurua. Ospitaleratu kopurua; 156tik 103ra azken astean. Azken astean 15 pertsona hil dira covid19-ak jota EAE-n, aurrekoan baino hiru gutxiago (55 uztaila amaieran). Pandemian EAE-n hildakoak guztira 7.810 (+52) izan dira, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren arabera.

Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 0.89an da egun.  

Informazio gehiago hemen: covid19