Urriaren 23an

Bueltan datorren 13. Baxurde Krosserako izen-ematea zabalik

Noaua Aldizkaria 2022ko abu. 29a, 13:30

Urriaren 23an ospatuko den hitzordurako izen-ematea zabaldu du Baxurde Txiki U.T.T.-k kronoak.com atarian. Helduen nahiz gaztetxoen lasterketak itzuliko dira udazken betean, hiru urteko etenaldiaren ostean.

Hiru urteko etenaldiaren ostean, uda honetan arrakastatsua izan den hitzordu bat berreskuratzea erabaki du Baxurde Txiki Usurbilgo Triatloi Taldeak; Baxurde Krossa. Hamahirugarren edizioa ordea, ez da ohi bezala iraila erdialdean ospatuko, hilabete beranduago baizik, urriaren 23rako iragarri dute. Izen-ematea ordea zabalik duzue kronoak.com atarian.

10,9 kilometroko ibilbidea osatzeko aukera izango dute helduek, Kaxkoan eta zenbait auzoetan, landa-eremuan barrena. Amaieran ohi bezala, sariak lehen hiru sailkatu emakumezko eta gizonezkoentzat, opari bana partehartzaile guztientzat eta zozketa ederrak baita. Frontoian hasi eta amaituko da lasterketa, baita txikiena ere. Gaztetxoenek 2007-2014 urte artean jaiotakoek ere partehartzeko aukera izango dute; bai herrikoek baita inguruetako eskualdekoek ere.


13. BAXURDE KROSSA
Eguna: urriak 23, igandea.
Ordua: 10:30-13:30.
Tokia: Usurbilgo frontoia, irteera eta helmuga.
Zehaztasunak:
10:30 10,9 kilometroko 13. Baxurde Krossa. Usurbilgo frontoian hasi eta amaituko da. Herriko Kaxkoa eta landa eremuko bideak zeharkatuko ditu.
12:00 Umeen krossa: benjaminak (2013-14an jaiotakoak) eta alebinak (2011-12an jaiotakoak). 600 metrokoa. "Lehen erdia antolakuntzagatik bideratua eta bigarren erdia beraien erritmora joaten utziko zaie, beti antolakuntzaren begiradapean".
12:10 Umeen krosa: infantilak (2009-10an jaiotakoak) eta kadeteak (2007-08an jaiotakoak). 1.000 metrokoa. "Beraien erritmora joaten utziko zaie hasieratik, beti antolakuntzaren begiradapean".
Izen ematea: urriaren 22ko arratsaldeko 16:00ak arte kronoak.com atarian. 12 euro helduen lasterketa, doan umen krosa (2007-2014 urte artean jaiotakoentzat).
Oharrak:
-Kontsigna, frontoi ondoan.
-Dortsalen banaketa, lasterketa egunean, goizeko 9:00etan hasita.
-Izen-ematea online bideratu ahalko da soilik.
-Lasterketa amaieran, lehen hiru gizon-emakumezkoentzat saria eta partehartzaile guztientzat opari bana eta zozketak (2 lagunentzako otorduak herriko tabernetan, herriko kirolari profesionalek sinaturiko arropa edota janari lote ezberdinak).
-Umeen krosean, eskualdeko edo aldameneko eskualdeko umeek parte hartu ahalko dute. Usurbilgoez gain, Donostialdea, Tolosaldea, Azpeitialdea eta Irunaldekoek. Lasterketak ez dira lehiakorrak izango.
Informazio gehiago: kronoak.com
Antolatzailea: Baxurde Txiki Usurbilgo Triatloi Taldea.