Usurbildarrak ere lehian, Kontxako Banderarako gaurko sailkatze proban

Noaua Aldizkaria 2022ko abu. 31a, 11:42

Zenbait herrikide lehiatuko dira, Kontxako Bandera etxeratzeko datozen bi igandeotako jardunaldietarako sailkatze proban.

Irailarekin batera, Kontxako Bandera jokoan berriz Donostiako uretan. Datozen bi igandeotan, arraun taldeen arteko lehia biziaz gozatzeko aukera izango da. Hiru urteren ostean, ohiko martxan ospatuko dira gainera, ikusleekin irailaren 4an eta 11n. Aurrez ordea sailkatze probak ospatuko dira. 19 talde lehiatuko dira emakumezkoen txapelketan, 24 gizonezkoenean asteazken eta ostegun honetan Donostiako uretan. Haietatik zazpina talde baino ez dira igaroko Donostiarrarekin batera, datozen bi igandeetako jardunaldietara.

Bi sailkatze probak datozen bi egunotan aipatu moduan; gizonezkoena asteazken honetan bertan, abuztuaren 31n, arratsaldeko 18:00etan hasita. Emakumezkoena ostegunean, irailaren 1ean, ordu berean. Bi saioak zuzenean eskainiko ditu EITB-k. Eta arraunlarien artean urtero moduan, herrikideak ariko dira lehian.

Ondarroan Iñaki Errasti, Alex Udabe Hondarribiarekin, Josu Ostolaza Orioko ontzian. Bestalde, Iker Etxabe usurbildarra kide duen Zarautz taldearekin lehiatuko da sortzez bertakoa izan baina Usurbilen bizi den Beñat Eizagirre. Zarautzen lehiatzen ari da baita aurtengo denboraldian Sarai Lizaso. Emakumezkoen sailkatze proba ostegunean ospatuko da.


KONTXAKO BANDERA 2022
Sailkatze probak

GIZONEZKOAK
A multzoa
Bermeo Urdaibai
Cabo
C.M. Bueu Teccarsa
Club Remo Ares
Getaria
Kaiku Berez Galanta
Lekittarra-Elecnor-BM
Matrix Hondarribia 
Ondarroa Cikautxo
Orio Orialki
San Pedro
Zierbena Bahias de Bizkaia

B multzoa
Arkote Seguros Bilbao
Castro Bruno Saez
C.M. Castropol
Delteco-Zumaia
Deusto- Bilbao
Hibaika Susperregi Edukiontziak
Lapurdi Antton Bilbao
Mutriku
San Juan
SD Samertolameu Oversea
SDR Pedreña
Zarautz-Gesalaga-Okelan

EMAKUMEZKOAK
A multzoa
Cabo Club de Remo
Chapela Wofco
Delteco-Zumaia
Deusto-Tecuni-Bilbao
Donostia Arraun Lagunak
Hibaika Jamones Ancin
Hondarribia Bertako Igogailuak
Orio Orialki
SD Tirán Pereira
Tolosaldea

B multzoa
Castro Canteras de Santullan
Club Do Mar Castropol
Club Regatas Salgado Perillo
Club Remo Rianxo
Hernani Mitxelena
Mugardos A Cabana Ferrol 
Ondarroa Cikautxo
Portugalete
Zarautz-Gesalaga-Okelan