Iñorkiñak taldearen uzta berria

Noaua Aldizkaria 2022ko abu. 31a, 08:59

Iñorkiñak taldeak beste bi abesti sareratu ditu uda honetan; "Zumetaren koloreak" eta "Su zara" izenekoak.

Ekainean bertan Andoaingo Garate estudioetan grabatuak. Iñorkiñak taldeak beste bi abesti plazaratu ditu azken txanpara bidean den uda honetan. Bat, "Zumetaren koloreak" izenekoa; Xabier Sukiaren hitzekin. Musika Mikel Alkortak sortua. "Behin gure Usurbilen frontoiaren atzealdean nenbilen, Zumetaren, kolore festaren, erdian zer garen, eta zer ez garen!". Hala hasten da kanta. "Su zara" abestiak Beñat Urteagaren hitzak ditu, Alkortak sortua du musika.

Bi abesti biziak Iñorkiñak taldeak Youtuben duen kanalean dituzue entzungai.