Iraila

Hainbat zerbitzu ohiko ordutegian gaurtik

Noaua Aldizkaria 2022ko irailaren 1a

Iraila heltzearekin batera, hainbat zerbitzu ohiko ordutegira itzuli dira; gainerakoek datozen egunotan egingo dute bide bera.

Oiardo Kiroldegia
Uztailean eta abuztuan udako ordutegian ireki ostean, gaurtik "negukoa" izango du indarrean Oiardo Kiroldegiak:
-Lanegunak: 7:00-12:30/14:30-22:00 (Igerilekuaren itxiera ordua: 12:15/21:30).
-Larunbatak: 09:00-21:30 (Igerilekuaren itxiera ordua: 21:15).
-Igandeak eta jai egunak: 9:00-13:30 (Igerilekuaren itxiera ordua: 13:15).

Informazio gehiagorako:
943 37 24 98
kirola@usurbil.eus
bpxport.es
Facebook: @oiardokiroldegia
Twitter: @oiardokiroldegi

Bus-taxia
Gaurtik aurrera berriz bidera irtengo da baita "Bidez Bide" zerbitzua eta ohiko ordutegian. Uztailean goiz eta eguerdi partean eskaini zuen zerbitzua, abuztuan etenda egon da. Ostegun honetatik, hilaren 1etik aurrera, ohiko ordutegira itzuliko da. Ordutegi osoa hemen kontsulta dezakezue: Bidez Bide



Kzgunea

Uztailean arratsaldez zabaldu zuten KzGunea, abuztuan itxita egon da. Gaurtik, irailaren 1etik aurrera, goizez zabalduko dute KzGunea hilaren 30era arte, 9:00-13:00 artean hain zuzen. Informazio gehiagorako:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net

NOAUA! 
Kultur elkartearen egoitza zabalik aurkituko duzue astelehenetik ostiralera. Uda osteko lehen aldizkaria irailaren 9an argitaratuko dugu. Ordurako zorion-agur edo oharrik baldin baduzue, irailaren 2a baino lehen helarazi erredakzioa@noaua.eus helbidera. Argibide gehiago jasotzeko, helbide bera balia dezakezue edo 943 360 321 telefono zenbakia.

Sutegi udal liburutegia
Momentuz, irailaren 12ra arte udako ordutegia indarrean izaten segiko du Sutegi udal liburutegiak. Ordura arte beraz, astelehenetik ostiralera 9:30-14:00 artean irekiko dute. Larunbatetan urrira arte itxita izango da. Informazio gehiago: biblioteka@usurbil.eus/ 943 360 693 / Irazu, 14 / 688 625 477 (whatsapp zerbitzua).

Garbigunea
Uztailaren 15az geroztik urtero moduan, bi hilabetez udako ordutegia izaten du indarrean Garbiguneak. Irailaren 15ean ohiko ordutegira itzuliko da:
-Irailaren 15era arte: astelehenetik ostiralera, 10:15-12:50 artean eta 16:00-18:20 artean. Larunbatetan, 09:00-12:50 artean. Igande eta jai-egunetan itxita.
-Irailaren 15etik aurrera: astelehenetik ostiralera, 10:15-12:50 eta 16:00-18:50 artean zabalik; larunbatetan, 09:00-12:50 artean irekiko dute. Igande eta jai-egunetan itxita.

Lurraldebus
Ostegun honetatik, irailaren lehenetik aurrera "neguko ohiko zerbitzua" eskainiko du Lurraldebusek. Informazio gehiagorako:
900 300 340
lurraldebus.eus

Euskotren
Ekainaren 20az geroztik indarrean du Euskotren-ek udako ordutegi berria. Urtero moduan, Usurbil zeharkatzen duen zerbitzua indartu egin dute udako asteburu eta jaiegunetan. Urtean zehar 60 minuturo izaten da tren zerbitzua, uda parte honetan 30 minuturo. Laster izango du indarrean "neguko" ordutegia. Informazio gehiago:
euskotren.eus
944 333 333