Irailaren 4an eta 11n

Herrikideak, Kontxako Bandera eskuratzeko lehiarako sailkatuen artean

Noaua Aldizkaria 2022ko ira. 1a, 08:54

Gizonezkoen sailkatze proban zenbait herritar sailkatu dira, datozen bi igandeotan Donostiako uretan ospatuko diren estropadetarako. Emakumezkoen sailkatze proba gaur.

Arraunean erreferentzialtasun nabarmena duen Kontxako Bandera jokatzeko sailkatzen hasiak dira taldeak. Asteazken honetako gizonezkoen proban, Orio, Getaria, Hondarribia, Kaiku, Urdaibai, Zierbena eta Ondarroa sailkatu dira, irailaren 4an eta 11n ospatuko diren bi jardunaldietarako. Eta tartean usurbildarrak; Ondarroarekin lehiatuko da Iñaki Errasti, Alex Udabe Hondarribiarekin, Josu Ostolaza Orioko ontzian. Iker Etxabe usurbildarra eta Beñat Eizagirre sortzez zarauztarra baina Usurbilen bizi den herrikidea Zarautz ontziarekin lehiatu dira baina ez dute sailkatzea lortu.

Emakumezkoen sailkatze proba ostegun honetan ospatuko da. Zarautz Gesalaga ontziko kidea da Sarai Lizaso.

KONTXAKO BANDERA 2022
Sailkatze probak
GIZONEZKOAK
1-Hondarribia: 19:43.72
2-Zierbena: 20:00.26
3-Orio: 20:02.74
4-Getaria: 20:05.56
5-Urdaibai: 20:09.58
6-Kaiku: 20:09.84
7-Ondarroa: 20:09.96

EMAKUMEZKOAK
Eguna:
irailak 1, osteguna.
Ordua: 18:00.
A multzoa
Cabo Club de Remo
Chapela Wofco
Delteco-Zumaia
Deusto-Tecuni-Bilbao
Donostia Arraun Lagunak
Hibaika Jamones Ancin
Hondarribia Bertako Igogailuak
Orio Orialki
SD Tirán Pereira
Tolosaldea

B multzoa
Castro Canteras de Santullan
Club Do Mar Castropol
Club Regatas Salgado Perillo
Club Remo Rianxo
Hernani Mitxelena
Mugardos A Cabana Ferrol 
Ondarroa Cikautxo
Portugalete
Zarautz-Gesalaga-Okelan

Irailaren 4 eta 11ko jardunaldiak
GIZONEZKOAK
1. txanda: Orio, Getaria, Hondarribia eta Kaiku.
2. txanda: Urdaibai, Zierbena, Donostiarra eta Ondarroa.

EMAKUMEZKOAK
1. txanda: .
2. txanda: .