Erabakia dago nortzuk lehiatuko diren datozen bi igandeotan, Kontxako Banderan; azken egunotako sailkatze probetan zehaztu da partehartzaileen zerrenda, tartean herrikideak ditugu. Lehen jardunaldia gogoan izan, igande honetan bertan, irailaren 4an ospatuko da. Goizeko 11:00etan hasiko dira lehiatzen emakumezkoen taldeak, ordubete geroago gizonezkoenak.
Osasun krisialdiagatik aurreko bi urteetan ez, baina 2019. urteaz geroztik lehen aldiz oraingoan bai, ikus-entzuleek ere Gipuzkoako hiriburura joan ahalko dute estropadez bertatik bertara gozatzera. Osasun krisialdiaren aurretik egin bezala, Euskotrenek tren zerbitzuak indartu ditu etzirako, Donostia alderantz. Orduotan ere trena igaroko da Usurbildik bai irailaren 4an, baita irailaren 11n ere; 9:35, 9:54, 10:35, 10:54, 11:35. Horiek tren zerbitzu bereziak, ohikoez gain herritarren esku izango direnak. Ohikoak, igande goizetan 60 minuturo izaten dira 8:24an hasita. Informazio gehiagorako:
euskotren.eus
944 333 333
Herrikideak lehian
Hala da. Ondarroarekin lehiatuko da Iñaki Errasti, Alex Udabe Hondarribiarekin eta Josu Ostolaza Orioko ontzian.
KONTXAKO BANDERA 2022
Sailkatze probak
GIZONEZKOAK
1-Hondarribia: 19:43.72
2-Zierbena: 20:00.26
3-Orio: 20:02.74
4-Getaria: 20:05.56
5-Urdaibai: 20:09.58
6-Kaiku: 20:09.84
7-Ondarroa: 20:09.96
EMAKUMEZKOAK
1-Arraun Lagunak: 10:46.36
2-Orio: 10:50.46
3-Tolosaldea: 10:57.88
4-Hibaika: 11:09.46
5-Cabo: 11:10.70
6-Hondarribia: 11:11.74
7-Chapela: 11:17.32
Irailaren 4 eta 11ko jardunaldiak
GIZONEZKOAK
1. txanda: Orio, Getaria, Hondarribia eta Kaiku.
2. txanda: Urdaibai, Zierbena, Donostiarra eta Ondarroa.
EMAKUMEZKOAK
1. txanda: Hibaika, Tolosaldea, Cabo eta Hondarribia.
2. txanda: Arraun Lagunak, Orio, Donostiarra eta Chapela.