Kontxako Bandera etxeratzeko lehia estuan usurbildarrak

Noaua Aldizkaria 2022ko ira. 5a, 08:35

Lehen jardunaldiaren ostean, irailaren 11n jokatuko den hitzordu erabakigarrira begira dira jada Kontxako Bandera etxeratzeko estropadetan parte hartuko duten usurbildarrak.

Lehia bizia Donostiako uretan igande honetan. Kontxako Bandera etxeratzeko gogoz ontzi guztiak lehen jardunaldian. Bigarrenera begira dira jada; igandean, hilaren 11n erabakiko da nortzuk irabaziko duten. Goizeko 11:00etan hasiko da emakumeen arteko norgehiagoka, ordubete beranduago gizonezkoen artekoa. 

Gizonezkoen txapelketan, usurbildarrak ikusiko ditugu onena ematen. Atzo bigarren postuan sailkatu zen Hondarribiarekin arraunean Alex Udabe. Bosgarren postuan sailkatu zen Orio taldeko kide da Josu Ostolaza eta zortzigarren postuan den Ondarroak Iñaki Errasti aginagarra du arraunlarien taldean.

Tren zerbitzu bereziak
Gogoan izan, atzo bezala, datorren igandean ere, irailaren 11n Donostiara joateko tren zerbitzuak indartuko dituela Euskotrenek. 60 minuturo izaten dira berez tren zerbitzuak igande goizetan Gipuzkoako hiribururantz, 8:24an hasita.  Datorren igandean, orduotan ere trena igaroko da Usurbildik; 9:35, 9:54, 10:35, 10:54, 11:35. Informazio gehiagorako: 
euskotren.eus
944 333 333


KONTXAKO BANDERA: 1. jardunaldiko sailkapena
GIZONEZKOAK
1-Bermeo: 19:21.56
2-Hondarribia: 19:29.20
3-Donostiarra: 19:29.26
4-Getaria: 19:44.98
5-Orio: 19:50.58
6-Zierbena: 19:58.40
7-Kaiku: 20:18.30
8-Ondarroa: 20:25.14

EMAKUMEZKOAK
1-Orio: 10:37.52
2-Arraun Lagunak: 10:39.68
3-Hondarribia: 10:50.47
4-Donostiarra: 10:50.82
5-Tolosaldea: 10:52.83
6-Hibaika: 10:57.91
7-Cabo: 10:59.65
8-Chapela: 11:15.18