Opil Goxoko mahaietan orduz kanpo zikinkeriak uzten dituztela salatu du herritar batek

Noaua Aldizkaria 2022ko ira. 5a, 17:27

Opil Goxo okindegiaren kanpoko mahaiak maiz zikinkeriaz beteta egoten direla salatu du herritar batek. Okindegia itxita dagoen orduetan mahaiak kanpoan uzten dituzte jabeek jendeak erabili ahal izateko, baina jan ondoren zikinkeria bertan uzten dutelako kexu agertu da herritarra. “Horrela jarraitzen badute, beste lekuren bat bilatu beharko dute”, jakinarazi du herritarrak. 

Ohiko egoera omen da leku horretan, eta jarrera hauek aldatu beharra aldarrikatu du herritarrak. “Okindegiko nagusiek badakite eta ikusi izan ditut gazte batzuei erabili ahal dutela esaten, baina mesedez dena zegoen bezala uzteko”, azpimarratu du herritarrak. Opil Goxokoak dena garbitzeaz arduratzen dira okindegia irikitzean, baina hori norbanakoek egin beharreko lana dela uste du herritarrak. “Ez bota harririk zuen teilatuari”.