Tren zerbitzu gehiago asteburuan, Zarauzko Euskal Jaietara eta Kontxako estropadetara

Noaua Aldizkaria 2022ko ira. 8a, 08:31

Irailaren 9 eta 11ko ospakizunotara joateko tren zerbitzuen eskaintza indartu du Euskotrenek.

Ospakizunez beteriko asteburua Usurbil inguruan. Ostiralean, Euskal Astearen jai egun nagusia ospatuko dute Zarautzen. Igandean, irailaren 11n Donostian, Kontxako Bandera etxeratzeko jardunaldi erabakigarria. Osasun krisialdia tarteko, aurreko bi urteetan etenda egon diren ospakizunon itzulera jendetsua izatea espero da. Batera zein bestera joateko tren zerbitzua indartuko du Euskotrenek.

Gaueko zerbitzuak Zarautz-Usurbil artean
Batetik, ostiral honetan, irailaren 9an Zarauzko Euskal Jaietara joan nahiz handik itzultzeko tren zerbitzua indartuko du gau partean Euskotrenek. Jai eguna izango denez, igande eta festa egunetako ohiko ordutegia izango dute tren zerbitzuek egunean zehar. Gero gau osoan, zerbitzu bereziak. Zarauztik orduotan abiatuko da trena Usurbil aldera: 0:08, 0:38, 1:08, 1:38, 2:38, 3:38, 4:38, 5:38, 6:08, 6:38 eta 7:08. Usurbildik Zarautzera orduotan: 23:34, 0:04, 0:34, 1:04, 2:04, 3:04, 4:04, 5:04. Egunean zehar, Zarautzen izango diren ospakizunen egitaraua hemen: Zarauzko Euskal Jaiak 2022

Zerbitzu gehiago Kontxako estropadetara
Aurreko igandean bezala, Kontxako Bandera jokoan jarriko duten bigarren eta azken jardunaldia ospatuko da igandean, irailaren 11n. Hara joateko tren zerbitzuen eskaintza indartu du Euskotrenek. Gogoan izan, igande goizetan 60 minuturo izaten dira 8:24an hasita Usurbildik Donostiarantz. Ohiko zerbitzu hauez gain, orduotan ere igaroko da trena igande goizean Usurbildik Gipuzkoako hiribururantz: 9:35, 9:54, 10:35, 10:54, 11:35. Informazio gehiagorako: 
euskotren.eus
944 333 333

Etxekoak lehian
Hilaren 11n erabakiko da nortzuk etxeratuko duten Kontxako Bandera. Goizeko 11:00etan hasiko da emakumeen arteko norgehiagoka, ordubete beranduago gizonezkoen artekoa. Gizonezkoen txapelketan, usurbildarrak ikusiko ditugu onena ematen. Aurreko igandean bigarren postuan sailkatu zen Hondarribiarekin arraunean Alex Udabe. Bosgarren postuan sailkatu zen Orio taldeko kide da Josu Ostolaza eta zortzigarren postuan den Ondarroak Iñaki Errasti aginagarra du arraunlarien taldean.

KONTXAKO BANDERA: 1. jardunaldiko sailkapena
GIZONEZKOAK
1-Bermeo: 19:21.56
2-Hondarribia: 19:29.20
3-Donostiarra: 19:29.26
4-Getaria: 19:44.98
5-Orio: 19:50.58
6-Zierbena: 19:58.40
7-Kaiku: 20:18.30
8-Ondarroa: 20:25.14

EMAKUMEZKOAK
1-Orio: 10:37.52
2-Arraun Lagunak: 10:39.68
3-Hondarribia: 10:50.47
4-Donostiarra: 10:50.82
5-Tolosaldea: 10:52.83
6-Hibaika: 10:57.91
7-Cabo: 10:59.65
8-Chapela: 11:15.18