2022-23 ikasturtea

Sagarrondotik Sagardora ikastaroko hurrengo saioa irailaren 16an

Noaua Aldizkaria 2022ko ira. 8a, 09:17

Ostiral honetarako, irailaren 9rako iragarria bazuten ere, azkenean hilaren 16ra atzeratu dute Sagarrondotik Sagardora ikastaroko hurrengo saioa. Lerrootan xehetasunak, baita datozen hilabeteotarako iragarri diren gainerako ikastaroei buruzko argibideak.

Sagarrondotik Sagardora
“Sagarraren heldutasun-analisiak” izeneko ikastaroa antolatu du Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatibak. Irailaren 9rako aurreikusia bazegoen ere, hilaren 16ra atzeratu dute. 15:30-18:30 artean izango da Potxoenean. “Aitor Etxeandiaren eskutik, sagarraren heldutasuna neurtzeko teknikak ikasiko ditugu, sagarrondoetatik noiz bildu behar diren antzemateko”. 15 lagunentzako lekua izango duen saiorako izena usurbilkultura.eus edo alkartasuna.eus bidez eman ahalko da.

Oiardo Kiroldegia
Helduei dagokienean, areto jardueren artean, spinning, pilates, 3. adina, mantenu gimnasia, zunba, hit, hipopilates, Usurbil barrena (Kalean), konbinatua (spinning A2, tonifikazioa), yoga, jarduera fisiko egokitua, eskalada eta Nordic Walking eskainiko dute. Igerilekuan ere hainbat ikastaro antolatu dituzte haurdunentzat (ur jarduerak eta pilates), aquagym, igeriketa saioak (hobekuntza, hastapena eta errendimendua). Haur eta gazteentzat zumba gazte, spinning, eskalada eta konbinatua (igeriketa eta spinning) antolatu dituzte. Igerilekuan HH, LH, DBH nahiz 14-18 urte artekoei zuzenduriko ikastaroak. Izena irailaren 12tik aurrera eman ahalko da, hilaren 25era arte. Esteka hauetan:
-Helduen izen-ematea: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSfaReMpKNjfr_Yu8JJyi44H3eCITU2dStJYcQJq9x6yFx3BGg/closedform
-Haur eta gazteen izen-ematea: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSfmR8aeaZbeDoOTeXq-uJJxFdSJjqac4cOoS0xIEaT38hUFMg/closedform



Txalaparta Eskola
Iaz abian jarritako Txalaparta Eskola 2022-23 ikasturtera begira da jada. Urriaren 3an hasi asmo dute klaseekin. Izen-ematea zabalik dute jada, 695 71 68 78 telefono zenbakian edo txalapartairakasle@gmail.com helbidean. Bideotatik jaso ahalko da informazio gehiago. Txalaparta Eskola Jexux Artze kultur elkarteak sustaturiko eskola da, Zumarte Musika Eskolak eta Usurbilgo Udalak lagundua.

Etumeta AEK euskaltegia
Zabalik du urriaren 1ean hasiko duten ikasturte berrirako matrikulazio epea. Aurten gogoan izan, C2 titulua eskuratzeko taldea osatzeko ahalegina egin nahi du Etumeta AEK euskaltegiak. Gainerakoan, ohi bezala euskara ikasteko maila guztiak (A1, A2, B1, B2, C1, C2) eskainiko ditu AEK-k. Aurrez aurreko eskolak eta jarraipen pertsonalizatuak (tutoretzak), azterketa ofizialk prestatzeko ikastaroak, autoikaskuntza, mintzamena lantzeko ikastaroak astean bi egunez...  Eskaintza zabala aurten ere. Eta gogoan izan, Usurbilgo Udalak emandako laguntzari esker, doan ikasi daiteke euskara udalerri honetan. Izena astelehenetik ostiralera, ordutegi honetan eman ahalko da; goizez, 11:00-13:00 artean eta arratsaldez, 17:00-19:30 artean. Informazio gehiago:
Nagusia, 43
607 609 379
usurbil@aek.eus
aek.eus
muntteri.blogspot.com.es

Kantu Taldea
Irailaren 24an itzuliko dira berriz plazara Usurbilgo Euskal Kantu Taldekoak, 12:30etan Mikel Laboa plazatik abiatuko duten kantu-jirarekin. Aurrez hasiko dituzte ordea entsegu saioak; astelehenero biltzen segiko dute, 18:00etan hasita Agerialdeko musika gelan.

Helduen Heziketa
18 urtetik gorakoei zuzenduriko Agerialden kokaturiko eskolan izena emateko aukera duzue. Oinarrizko prestakuntza ematen dute; hizkuntzak, oinarrizko informatika, idazmena eta irakurmena, joko matematikoak, natur zientziak, geografia, historia edota historiari lotutako artea... Horrekin batera, DBH titulua eskuratzeko moduluak, gaztelania atzerritarrentzat. Baita kultur ekintzak ere, bidaia eta kultur irteerak. Edota etorkinentzako programa ere badute: euskara eta gaztelania irakasteko edota baita oinarrizko prestakuntza eskaintzeko ere. “Denok gaude ikasteko sasoian!”, gogorarazten dute. Matrikulazio epea zabalik dute, astelehenetik ostiralera ordutegi honetan: 10:00-13:00/17:00-19:00. Aurrez hitzordua eskatu. Irailaren 15ean ekingo diote 2022-23 ikasturteari. Informazio gehiagorako: 943 376 443/012734aa@hezkuntza.net.

Santuenea Elkartea
Ikastaro eskaintza zabala iragarri du Santuenea Kultur Elkarteak ikasturte berrirako. Aeroyoga eta aerofitness ikastaroak astearte eta asteazken arratsaldeetan, irailaren 20tik aurrera. "Aero-restauratiboa" asteazken goizetan. "Joskintza ikastaroa ere izango dugu", gaineratu dute Santuenea K.E.-tik, baina ohartarazi dutenez, eguna zehazteke dute oraindik. Informazio gehiagorako, deitu 670 027 731 telefono zenbakira.


Einean guraso eskola
Zabalik dute izen ematea Einean guraso elkarteak antolaturiko ikastarootan:

Yoga
Luzaketak, arnasketak, lasaitzea...
Irakasleak: Katia (636 71 15 14), Sebas (605 72 28 25).

Pintura
Oleoa, akuarela, pastela…
Irakaslea: Susana (609 41 38 83).

Eskulanak
Teknika ezberdinak ikasi gauza politak sortzeko edo berritzeko.
Irakaslea: Susana (609 41 38 83).

Josteko tailerrak
Sormena eta joskintza.
Irakaslea: Ione (673 64 29 32).

Orbeldi
Oiardo Kiroldegian eskainiko dituzten ikastaroetan izena emateko aukera duzue. Informazio gehiagorako eta izena emateko orbeldi.udt@gmail.com

Helduak
-Astelehenetan: Euskal Dantzak, Oinarrizko Taldea.
-Astearteetan: Euskal Dantzak, Talde Aurreratua.
-Asteazkenetan: Plaza Dantza Taldea.

Haurrak (LH-DBH)
-LH 1-2: astelehen edo ostiraletan, 16:45-17:45.
-LH 3-4: astelehen edo ostiraletan, 17:45-18:45.
-LH 5-6: asteazkenetan 16:45-17:45 edo 17:45-18:45.
-DBH: ordutegia zehazteke.


Muxurbil
2022-23 ikasturtera begira ikastaroak iragarri ditu antzerki eskolak, 6 urtetik gorako ikasleentzat, gazteentzat nahiz helduentzat. “Astean behin, ordubeteko eskola”. Izena emateko helbideotara idatzi: ixabel.agirresarobe@gmail.com / andrea_arruti@hotmail.com

KzGunea
Irailaren 30era arte 9:00-13:00 artean zabalduko dute. Urrirako iragarri dituzte odrea, izena emateko dituzten hurrengo aurrez aurreko ikastaroak:
-Urriak 3-11, 16:00-18:00: “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi”.
-Urriak 13-14, 16:00-18:00: “Whatsapp. Bat-bateko mezularitza zure Smartphonean”.
-Urriak 27-28, 16:00-18:00: “Instagram. Partekatu zure argazki eta bideo onenak”.
Informazio gehiagorako:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net