Azken jardunaldia

Tren zerbitzu gehiago, usurbildarrak lehiakide izango dituen Kontxako estropadetara

Noaua Aldizkaria 2022ko ira. 7a, 12:29

Igande honetan, irailaren 11n ezagutuko da nortzuk eramango duten Kontxako Bandera etxera. Usurbildarrak lehiakide izango dituen Donostiako estropadetara joateko tren zerbitzu bereziak antolatu ditu Euskotrenek, aurreko igandean bezala.

Arraun munduan jardunaldi erabakigarriaren atarian. Igande honetan, irailaren 11n jokatuko da, Kontxako Banderaren bigarren eta azken jardunaldia.  Goizeko 11:00etan hasiko da emakumeen arteko norgehiagoka, ordubete beranduago gizonezkoen artekoa. Gizonezkoen txapelketan, usurbildarrak ikusiko ditugu onena ematen. Atzo bigarren postuan sailkatu zen Hondarribiarekin arraunean Alex Udabe. Bosgarren postuan sailkatu zen Orio taldeko kide da Josu Ostolaza eta zortzigarren postuan den Ondarroak Iñaki Errasti aginagarra du arraunlarien taldean.

Tren zerbitzu bereziak
Gogoan izan, aurreko igandean bezala, bihar, irailaren 11n ere Donostiara joateko tren zerbitzuak indartuko dituela Euskotrenek. 60 minuturo izaten dira berez tren zerbitzuak igande goizetan Gipuzkoako hiribururantz, 8:24an hasita.  Datorren igandean, orduotan ere trena igaroko da Usurbildik; 9:35, 9:54, 10:35, 10:54, 11:35. Informazio gehiagorako: 
euskotren.eus
944 333 333


KONTXAKO BANDERA: 1. jardunaldiko sailkapena
GIZONEZKOAK
1-Bermeo: 19:21.56
2-Hondarribia: 19:29.20
3-Donostiarra: 19:29.26
4-Getaria: 19:44.98
5-Orio: 19:50.58
6-Zierbena: 19:58.40
7-Kaiku: 20:18.30
8-Ondarroa: 20:25.14

EMAKUMEZKOAK
1-Orio: 10:37.52
2-Arraun Lagunak: 10:39.68
3-Hondarribia: 10:50.47
4-Donostiarra: 10:50.82
5-Tolosaldea: 10:52.83
6-Hibaika: 10:57.91
7-Cabo: 10:59.65
8-Chapela: 11:15.18